21. Korrikaren aurretik eta ondoren Aginagan, Kaxkoan eta Zubietan “Korrika Txikiak” egingo dira

Klika1

Ostiralean (apirilak 12), 14:24ak inguruan, 21. Korrika iritsiko da Usurbilera “Klika” lelopean. Udarregi Ikastolak eta Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiek 21. Korrikan parte hartuko dute baina Korrikaren aurretik eta ondoren ere “Korrika Txikiak” egingo dituzte. Hona hemen prestatu dituzten egitarauak:

Aginagako Eskola Txikia

Apirilak 12, ostirala

2034. kilometroa

  • 14:24:13an 2034. kilometroan, Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteak 21. Korrikako lekukoa hartuko du Mapilen: “Badator Korrika! Euskaraz bizi eta euskaraz hazi nahi dugun eskolak gara eta bertako hizkuntzan bizitzeko hautua egin dugu. Hori dela eta, Eskola Txikien komunitateak 2034 km erosi du Agiña inguruan. Gurekin korri egin nahi baduzue apirilak 12an azaldu 14.20ak aldera, gonbidatuta zaudete”.

Korrika Txikia

Apirilak 11, osteguna

  • 15:00etan Aginagako Eskolak antolatuta Korrika Txikia egingo da. Aginagako Kaxkoari itzulia emango diote.

Udarregi Ikastola

Apirilak 12, ostirala

Hiru Korrika Txiki egingo dira frontoira bidean:

  • 11:30ean Santuenea (LH6B), Bizkarre (LH4), Antxeta taberna (LH2), Bordatxo taberna (HH3) eta frontoia.
  • 11:30ean Haur Eskola (LH6A), Olarrondo sarrera (LH5), Atxegaldeko Karobi taberna (LH3B), Gaztelekua eta frontoia.
  • 11:30ean Kalezarreko aldapa (LH3A), Labe Txolo (LH1), Patri taberna (HH4) eta frontoia.

Amaiera ekitaldia frontoian:

  • Lekukoaren mezua irakurriko da.
  • “Guk euskaraz”, “Euskalduna euskaraz” eta “Aberriaren mugak” abestiak kantatuko dira.
  • “Klika” koreografia dantzatuko da.
  • Amaiera trikitilariekin egingo da.

2041. kilometroa

Apirilak 12, ostirala

  • 15:08:43an 2041. kilometroan Udarregi Ikastolak 21. Korrikako lekukoa hartuko du, Amiri baserri aurretik. 20 minutu lehenago bertan egotea gomendatu dute: “Ekimen honek, gaur inoiz baino gehiago, ikastola eta euskara bultzatzen dugun guztion elkartasuna behar du. Horregatik, ostiralean kilometro horretan familiak, ikasleak eta irakasleak parte hartzera animatu nahi zaituztegu”.

Zubietako Eskola Txikia

Apirilak 12, ostirala

Korrika Txikia

  • 11:15etan Korrika Txikia Zubietan zehar. Eskolako ataritik abiatuko dira Alamandegi aldera, eta Barazar aurretik pasa eta goiko errepidetik barrena, etxe multzoari buelta eman eta plazan amaituko dute. Ikasleek familiak gonbidatu dituzte beraien atzetik korrika egitera.

2043. kilometroa

Apirilak 12, ostirala

  • 14:50etan Zubietako eskolako atean elkartuko dira familiak, haurrak eta irakasleak, eta elkarrekin joango dira 2043 kilometrora (Lizarraga baserriko aurrean). Korrika 15:21:43ak inguruan iristea aurreikusten da eta euren zatia goiko autobus paradaraino denez, guztiak zati hori elkarrekin korritzeko ahalegina egingo dute: “Hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du indar eta gogoaren arabera ea aurrerago jarraitu edo Zubietan gelditu, ados? Animatu eta azaldu, beti gogoratuko dugun eguna izango da eta!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.