Igandean Usurbilgo EHBilduk hauteskundeetako ekitaldia egingo du Mikel Laboa plazan

EHBildu Usurbil

Igandean (apirilak 14) Usurbilgo EHBilduk “Erabaki” lelopean haustekundeetako ekitaldia egingo du Mikel Laboa plazan. Ekitaldi honetan bi aurkezpen egingo dira, batetik, Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua izango den Mertxe Aizpurua Arzallus kalezartarra (Usurbilgo alkate ohia) aurkeztuko da, eta bestetik, Usurbilgo alkategaia, Agurtzane Solaberrieta Mesa herritarra: “Igandean herriko bi hautagaiekin ekitaldia dugu herrian, Agurtzane Solaberrieta Mesa eta Mertxe Aizpurua Arzallusekin, Espainiako hauteskundeetako kanpaina hasi berritan. Eskain diezaiogun Mertxeri herrikideen goxotasuna, erronka berri honetan”.

Ekitaldiak bi zati izango ditu:

  • 12:30ean barrikotea, pintxoak, musika…
  • 13:00etan ekitaldia

Alkategaiaren aurkezpen bideoa

“Gure herriko hautagaiak ezagutu nahi? Primerako lantaldea osatu dugu, herri hau kudeatzen jarraitzeko. Prest ditugu aurkezpen bideoak eta aste honetan erakutsiko dizkizuegu. Gaur Agurtzane Solaberrieta zerrendaburua aurkeztuko dizuegu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.