Apirilaren 18rako Usurbildik Arantzazurako bidea oinez egiteko martxa antolatu da

Usurbil-Arantzazu 2018Iazko martxan parte hartu zuten herritarrak

Herriko eta inguruetako mendizale talde batek, apirilaren 18an (osteguna) Usurbildik Arantzazurako bidea oinez egiteko martxa antolatu du. Garai bateko usadioa mantendu asmo dute ekimen honekin, ostegun Santu egunez Usurbildik Arantzazura oinez joateko ohitura hain zuzen ere. Autobus zerbitzua eta bazkari nahiz askariak antolatu dituzte biderako: “Kirol pixka bat eginez, egun pasa eder bat egiteko aukera polita”.

Usurbil-Arantzazu

  • Eguna: apirilak 18, osteguna.
  • Abiatzeko hitzordua: 05:00etan frontoi atzetik. Bertan, autobuserako poltsak (aldatzeko arropa, oinetakoak…) jasoko dira.
  • Ibilbidea: Usurbil, Zelatun, Santa Ageda (norberak eramandako otarteko jana), Mandubia (salda eta ardoa), Ezkio-Itsaso (40. kilometroa, autobus zerbitzua Legazpira joateko eta laranja jana), Legazpia (bazkaria: entsalada, xerra eta sagardoa). 19:00ak alderako Arantzazun (askaria eta sagardoa).
  • Itzulera: 21:00ak alderako Usurbilen.
  • Prezioa: 50 euro (hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa barne).
  • Izen ematea: 600 669 276 (Joxemi).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.