Ostiralean “Joseba Irazoki eta lagunak” kontzertua Sutegiko auditorioan

Joseba Irazoki eta lagunak

Ostiralean (apirilak 26) Usurbilgo Laboaren Uztaila ekimenak kontzertua antolatu du: “Joseba Irazoki eta lagunak”. Emanaldia Sutegiko auditorioan izango da, 22:30ean.  Kontzertua ikusteko sarrera ordaindu behar da, 10€ (egunean bertan salgai) eta bertara gerturatzen diren lehen 30 lagunek diska jasoko dute: “Kontzertura etortzen diren lehen 30 lagunek diska opari!”.

Azken urte hauetan, Laboaren Uztaila ekimenak, uztailean zehar, ostegunero, musika emanaldiak antolatzen ditu Mikel Laboa plazan. Emanaldi guztiak euskaraz izaten dira, uztaileko iluntzeetan. Ekimen hau, egungo musika bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten da. Urtetik urtera herritarrek ekimen honekin duten harrera gorantz doa. Beraz, aurtengo uztailean ere egitasmoarekin aurrea jarraitzen badute, usurbildarrek berriz ere ez dute huts egingo.

Laboaren Uztaila: “Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,… eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra. Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste: Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,… Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.