Donostiako Udalak Zubietan dagoen Eskuzaitzetako industrialdeko kaleen izendapenak onartu ditu

EskuzaitzetaEskuzaitzetako industriagunearen proiektuaren irudia

Martxoan egindako Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordean, Zubietan dagoen Eskuzaitzetako industrialdeko kaleen izendapenak onartu ziren, hain zuen, kaleen izenak aztertzeko ponentziak Hirigintza Sostengarrirako departamentuari egindako proposamena onartu zen, egun eraikitzen ari den industrialdearen kaleei izena emateko. Gogoan izan ingurune honetan ere erraustegia kokatzen dela.

zortzi kale eta bi biribilgune

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, izenak aukeratu direla kontuan hartuta inguruko toponimia, eta Gabriela Telleria biribilgunearen kasuan, Zubieta-Usurbil inguruko emaginari omenaldia egiteko. Industrialdea osatuko duten zortzi kaleek eta bi biribilguneek izen hauek izango dituzte:

  • Eskuzaitzeta
  • Oiangure
  • Txaldatxur
  • Urepel
  • Zorrotzarrieta
  • Larrezuaitzeta
  • Gorostutza
  • Itzain biribilgunea
  • Gabriela Telleria biribilgunea

290.000 m²ko erabilera

Era berean, Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen Udalak eta Sprilur-ek sinatu beharreko hitzarmena Eskuzaitzeta eremua garatzeko. Industrialdeak 290.000 m²ko erabilera industrialeko eta tertziarioko lur-sailak izango ditu, eta industrialdearen bigarren fasea 2020ean amaitzea aurreikusten da. Donostiako Udalaren esanetan Sprilur-ek  22 miloi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du, 2024. urte arte. Donostiako Udalak dagoeneko 27 miloi euroko inbertsioa egin du Eskuzaitzetako industrialdean.

Informazio iturria: donostia.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.