Usurbilgo pentsiodunak: “Gure aldarrikapenak lortu arte ez dugu etsiko”

Pentsio duinakArg.: Noaua!

Atzo arratsaldean Usurbilgo Gure Pakeak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak antolatuta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin zen. Elkarretaratze hauek hilabetero egingo dituzte eta pentsio eta bizi duinak lortu arte mobilizatzen segiko dutela adierazi dute deitzaileek. Hurrengo elkarretaratzea maiatzaren 30ean (osteguna) egingo da, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Aurretik, hiriburuetan manifestazioak egingo direla jakinarazi zuten atzoko elkarretaratzean maiatzaren 11n (larunbata).

Pentsiodunok erabaki ahal dugu

Hauteskunde aldiaren garaian sarturik gaude. Agerikoa da apirilaren 28an hauteskunde orokorretarako deia eginda dagoela, zeintzuetan pentsiodunen mobilizazioak garrantzitsuak izango diren. Horrexegatik, gaur hemen bildu garen plataformok eta pertsonok inoiz baino irmoago eta inoiz baino konbentzituago esan nahi dugu gure aldarrikapenak lortu arte ez dugula etsiko, oraingo eta etorkizuneko pentsiodunak duintasunez bizi eta lanean ari gineneko lan-eskubideak ere errespetatuak izan arte. Alderdi guztiei eta gizarteari oro har gogorarazi nahi diegu, martxoaren 28an berretsi genituela gure aldarrikapenak eta honako hauek direla:

  • Pentsioen Sistema Publikoa blindatzea pentsio duinak bermatzeko.
  • Urrats esanguratsuak eman Europako Gutun Sozialarekiko konpromisoak betetzeko.
  • Legez eta betirako bermatu gure urteroko eros-ahalmenak, KPIaren ordaina gutxienez.
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezarri.
  • Azpimarratu nahi dugu bai Euskadiko eta baita Nafarroako gobernuek eurena egin eta osa ditzatela gaurko pentsioak kopuru horretara hel daitezen.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata: 1.200 eurokoa. Soldata duinik gabe, ez dago pentsio duinik.
  • Prekarietatea areagotuko duten lan erreformak indargabetzea.
  • 2011ko eta 2013ko lan eta pentsio erreformen alde atzerakoiak indargabetu.
  • Jasangarritasun faktorea betiko indargabetu.
  • 40 urte kotizatutako erretiro aurreratuari zigorrik ez.
  • Genero arrazoiengatik gizonen eta emakumeen pentsioen artean dagoen arrakala desegiteko neurri eraginkorrak.
  • Abantaila fiskalik ez, Pentsioen Plan Pribatu eta EPSV-entzat. Bukatzeko, Hego Euskal Herriko pentsiodun guztiei eta herritarrei orokorrean dei egin nahi diegu, eta baita estatuko herritar guztiei ere, parte har dezatela manifestazioetan eta ekitaldietan, asteleheneroko elkarretaratzeetan… Adierazpen hau hasi bezala bukatu nahi dugu: batak zein besteak gobernatu, pentsioak defendatu. 

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.