Espainiako gorteetarako hauteskundeetan Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da

Igande honetan burutu diren Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeetan Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da, 1.545 bozka lortu ditu. Bozka emateko eskubidea 4.698 usurbildarretik izan dute, horietatik 3.526 herritarrek bozka eman dute eta 1.172 abstenitu egin dira.

Partehartzeak gorantz egin du, 2016an %64,44koa izan zen eta orain berriz, %75,14koa. Abstentzioan ere aldaketa egon da, beherantz egin du, 2016an %36,56koa izan zen, eta 2019an %24,86koa.

Usurbilgo EHBilduk herritarrak zoriondu ditu lortutako emaitzengatik: “Zorionak Usurbil! Emaitza bikainak! Eskerrikasko berriro ere EHBilduren proiektuarekin bat egiteagatik”.

Orokorrean EAJ-PNVk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irabazi du, eta alderdi bozkatuena izateaz gain, diputatu bat gehiago izango dute Madrilen. Nafarroan Navarra Suma-k irabazi du. EH Bilduk bi diputatu gehiago izango ditu Espainiako Kongresuan, horietako bat Araban Javier Marotori kendutakoa. Espainian PSOE nagusitu da, baina akordioak beharko ditu gehiengoa osatu nahi badu.

GIPUZKOAREN ORDEZKARITZA madrilen

Hauteskunde orokorrak1

Gipuzkoan EAJ nagusitu da, bigarren EHBildu, atzetik PSE eta Podemos. Gipuzkoa 6 diputatuok ordezkatuko dute Espainiako Kongresuan. Horien artean usurbildar bat izango da, Mertxe Aizpurua kalezartarra.

EAJ (118.928, %29,14): 2 diputatu

  • Joseba Andoni Agirretxea Urresti
  • Iñigo Barandiaran Benito

EHBildu (95.784, %23,47): 2 diputatu

  • Mertxe Aizpurua Arzallus
  • Jon Iñarritu Garcia

PSE (76.651, %18,78): diputatu bat

  • Odon Elorza Gonzalez

Podemos (70.384, %17,24): diputatu bat

  • Pilar Garrido Gutierrez

Hauteskunde orokorrak2

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.