LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenean kaleak masiboki hartzeko deia egin du

M1-1

Asteazkenean, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Eguna ospatuko da. LAB sindikatuak Iruñean eta Baionan ekimenak egingo ditu. Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan, “Euskal Herria decide. Kapitala hautsi, bizitzari eutsi” lemapean, gazteak, pentsiodunak, lan gatazketan borrokan ari diren langileak, migranteak eta feministak oso presente izango ditu LABek.

LAB: “Euskal Herria decide. Kapitala hautsi, bizitzari eutsi”. Hauxe da Maiatzaren Lehenerako osatu dugun leloa. Kapitalismoaren benetako aurpegia agerian utzi nahi dugu. Langileok bizi proiektu aske bat egiteko aukerarik ez dugu, eta, horregatik, kapitalarekin hautsi nahi dugu, bizitzak erdigunean kokatzeko. Aldaketa sozial eta politikoa helburu, herri bezala erabakitzea, Euskal Herriak erabakitzea aldarrikatzen dugu. Kapitala eta bizitzaren arteko gatazkan, bizitzaren alde egiten dugu, eta, horretarako, Euskal Herriak erabaki egin behar du”.

deialdi bikoitza: baiona eta iruña

Deialdi bikoitza egingo da: Ipar Euskal Herrian, Baionan mobilizatuko dira. Iazko ildoa jarraitzen ari dira antolatzen, sindikatuek eta eragile desberdinek bat eginda.

Hego Euskal Herrian, berriz, Iruñean mobilizatuko dira, egun osoko egitarau batekin. Mobilizazio nagusia 12:00etan izango da, Gaztelu plazatik abiatuta.  Aurtengo berritasuna M1 gunea izango da, Redin plazan egingo dena. Jan-edanak, musika eta haurrentzako ikuskizun nahiz jolasak izango dira aukeran, egun osoan. Heldu nahiz haurrentzako egitaraua proposatuko du LABek, lagunartean nahiz familia giroan eguna pasa ahal izateko.

M1 guneko egitaraua (redin plaza)

  • 13:30 Irekiera, bazkaria eta plaza soziala
  • 14:00 Irrien lagunak, puzgarriak eta jolasak.
  • 15:00 dantzaldia eta kontzertua: The trikiteens eta Hara!

m1

Autobusa Usurbildik

Usurbilgo Ernaik autobusa antolatu du Iruñera joateko. Izena emateko zerrenda Aitzaga tabernan dago: “Maiatzaren Lehenean gazteok Iruñera. LAB sindikatuaren deialdiarekin bat eginez, Gazte Blokea eta mobilizazio naziona. Autobuserako izenematea Aitzaga tabernan. Gora langileon borroka! Euskal gazteria lehen lerrora!”

Iruñean bost zutabe

Iruñen mobilizazio nagusia 12:00etan izango da, Gaztelu plazatik abiatuta eta bertan amaituko da, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiaren hitzartzearekin. Aurretik, 11:00etatik abiatuta, bost zutabe irtengo dira bost toki desberdinetatik, bost aldarrikapen nagusirekin.

Borroka Laboralak zutabea

Arrotxapeatik abiatuko da, “Euskal Herria contra la precariedad. Lan duina, bizi duina” aldarriarekin.

BorrokaLaboralak1

Feministak zutabea

Antsoainetik irtengo da, Capuchinoseko biribilgunetik, “La brecha salarial es un problema político. Lan guztien aitortza orain” aldarriarekin.

Feministak2

Gazteak zutabeak

Txantrean izango du abiapuntua, Irubide institutuan, hain justu, “Bizitzak biziarazi. Prekarietatearen aurka, euskal gazteria lehen lerrora!” leloarekin.

Gazteak3

Migranteak zutabea

Nabarreria plazatik abiatuko da, “Bertako zein kanpokoak langile klase berekoak. Vidas dignas para todas” mezuarekin. 11:30ean irtengo da zutabe hau.

Migranteak4

Pentsionistak zutabea

11:30ean ere irtengo da, Estafetako bihurgunetik, “Hemen lan egin, bizi, erabaki. Aquí decidimos nuestras pensiones. 1.080 euro orain!“, leloarekin.

Pentsionistak5

Informazio gehiago: lab.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.