Maiatzaren 25ean Aginagako Eskola Txikiak antolatuta argazki erakusketa eta bazkaria

Eskola txikia Aginaga

Ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia Aginagan ospatuko da.  Eguna iritsi bitartean, Aginagako ikastetxeak antolatuta, egungo nahiz Aginagatik pasatako ikasle, irakasle, herritar eta gurasoak batzeko topaketa egingo da maiatzaren 25ean (larunbata): “Zuek dakizuen bezala, eskolak dira gure herri txiki eta auzoetako bihotza. Aginagako eskola txikiak taupada bizian jarraitzen badu urte luzez eta osasuntsu mantentzen bada, zati handi batean zuei esker da”.

Argazki erakusketa

San Praixku Guraso Elkartea argazki erakusketa prestatzen dabil. Urte guztiotako hainbat une irudikatzen dituzten argazki historikoen bilduma osatzen ari da. Antolatzaileek Aginagako Eskolari lotutako argazki zaharrak eskuratu nahi ditu eta beraz, deia egin diete herritarrei argazkiren bat izanez gero, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera bidali edo guraso elkarteko kideren bati emateko.

Bazkarirako txartelak salgai

Argazki erakusketa irekitzearekin batera, bazkaria antolatu dute Aginaga Sagardotegian. Bazkaritarako txartelak Arrate tabernan izango dira salgai maiatzaren 3ra (ostirala) arte. Bi menu izango dira aukeran.

  • Helduak: mixta entsalada, bakailao tortilla, txuleta patatekin, gazta, menbrilloa, intxaurrak eta kafea izango dira (26 €).
  • Haurrak: kroketak, oilasko izterra patatekin eta izozkia (13,50 €) truke.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.