Maiatzaren 4an ‘Harri Hitz’ ibilbide gidatua Usurbilen

Harria hitz maiatza

Larunbatean, maiatzak 4, Harri Hitz ibilbide gidatuaren saioa burutuko da Usurbilen, frontoitik hasita, 10:00etan. Gidari moduan, azalpenak ematen, Ismael Manterola, EHUko Artearen Historiako irakaslea arituko da: “Bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, Harri Hitz bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen”.

Ibilbide gidatuaren egitaraua

  • 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 10:05 Harria Hitz ibilbide gidatua herrigunean. Gidaria Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea izango da.
  • 11:00 Amaiera.

Informazio gehiago

  • Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
  • Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro
  • Bisita doakoa izango da.
  • Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Harria HItz ibilbidea: “Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.