Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 2tik 18ra hauteskundeei begirako bilera irekiak egingo ditu

Usurbil EHBildu maiatzaMaiatzaren 2tik 18ra bitartean, Usurbilgo EHBilduk arlokako nahiz kolektibo ezberdinekin bilerak egingo ditu. Bilera hauetan 2019-2023 legealdirako proiektuak aurkeztu eta herritar nahiz eragileen ekarpenak bilduko dira. Maiatzaren 26an udal hauteskundeak burutuko dira eta eguna iritsi bitartean koalizioak, hezkuntza, kultura eta euskara, ingurumena eta mugikortasuna, kirola, jubilatuak, gazteak edota feminismoaren inguruko gaiak landuko ditu herritarrekin.

Usurbilgo EHBilduk 2019-2023 legealdirako aurreikusiak dituen proiektuak aurkeztu eta bilera hauetan parte hartzen dutenen ekarpenak bildu nahi dituzte. Bilera irekiak direla adiera du EHBilduk: “Aurreko asteotan sare sozialen bidez aurkeztu dizkizuegu taldea eta programako proiektu nagusiak. Orain aurrez aurre aurkeztu nahi dizkizuegu, zuen ekarpenak jaso, datozen lau urteotako bidea zurekin eta herriko eragileekin egin nahi baitugu, elkarlanean. Bazatoz?”

Bileren agenda

  • Maiatzak 2, osteguna. 19:00etan, Potxoenean: Hezkuntza.
  • Maiatzak 6, astelehena. 19:00etan, Sutegi kanpoaldean: Kultura eta euskara.
  • Maiatzak 7, asteartea, 19:00etan, Sutegi kanpoaldean: Ingurumena eta mugikortasuna.
  • Maiatzak 8, asteazkena. 12:30ean Artzabalen:  Jubilatuak.
  • Maiatzak 8, asteazkena. 19:00etan, Kiroldegian: Kirola.
  • Maiatzak 9, osteguna. 19:00etan, Sutegi kanpoaldean: Feminismoa.
  • Maiatzak 18, larunbata. 12:00etan, Sutegi kanpoaldean: Gazteak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.