Gaur Kontukantoi taldearen ipuin kontaketa saioa Bihurri Txiki ludotekan

Kontukantoi

Usurbilgo Bihurri Txiki ludotekak gaur (maiatzak 3) arratsalderako ipuin kontaketa saioa antolatu du, Kontukantoi taldearen “Amonaren belarriak entzundako kontu txiki eta handiak” saioa hain zuzen ere. Emanaldia 17:30ean hasiko da Ludotekan bertan, eta sarrera doan da.

Kontukantoi taldearen emanaldi hau kontatua eta marraztua izango da.  Bereziki, 2-6 urte arteko haurrei zuzendua egongo da:  “Amonaren belarriak bereziak dira oso. Denek esaten dute ez dutela entzuten, amona gorra dela. Baina amonak badu sekretu bat, belarri supersoniko eta ultrasonikoak ditu. Entzuten ditu beste inork entzuten ez dituen kontu txiki eta handiak. Hauetako konturen bat entzun nahi al duzu? Guk kontatuko dizugu”.

Kontukantoi, klown eta ipuinak

Kontukantoi1

“Gure ipuin saioetan pertsona batek ipuina kontatzen duen bitartean beste batek koaderno handi batean marraztu egiten du. Lehenengo helburua dibertimendua eta une atsegina igarotzea izango da. Honekin batera genero parekotasuna landuko da ahozkotasuna eta irudien bitartez eta zenbait estereotipo zalantzan jarriko dira. Ordu beteko saio batean, istorio desberdinak kontatzen dira. Historia hauetan hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin. Emakumeen ikustezintasuna gaur egungo arazoetako bat da (beste askoren artean). eta honekin emakumeen “ez agertze” horri aurre egin nahi zaio”.

Informazio gehiago: kontukantoi.eus

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.