Jexux Artze Kultur Elkarteak maiatzean zehar hainbat kultur ekintza antolatu ditu

Usurbil_2016_maiatza.indd

Jexux Artze Kultur Elkarteak maiatzean zehar musika, film proiekzioa, antzezlana eta poesiaren iguruko ekintzak antolatu ditu herrian. Pasa den larunbatean lehen emanaldia eskaini zen, “Lau Sasuak” taldearen kontzertua. Baionako Arranoa laukoteak eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat musikarik osatutako taldea Usurbilen izan zen. Datozen emanaldi guztiak Sutegiko auditorioan eskainiko dira. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira. 

Soinujolearen Semea (pelikula)

Soinujolearen_Semea

  • Eguna: Maiatzak 10, ostirala
  • Ordua eta lekua: 20:00etan, Sutegiko auditorioan
  • Soinujolearen Semea: Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikula honen gidoia Patxo Telleriak idatzi du Bernardo Atxaga idazlearen nobela ezaguna egokituta. Eleberrian bezala, David eta Joseba izango dira pelikularen ardatza: AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa. Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarri honekin Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzen da.
  • Zuzendaria: Fernando Bernues
  • Sarrerak: 5 euro Lizardin aldez aurretik eta egun berean lehiatilan.

Zoaz Pake Santuan (antzezlana)

Zoaz-pake-santuan

  • Eguna: Maiatzak 11, larunbata
  • Ordua eta lekua: 20:00etan, Sutegiko auditorioan
  • Zoaz Pake Santuan: Komedia bizi, freskagarri eta barregarri honek umore beltzetik kontatzen du bikote baten porrota: gaizki esanak, haserreak, adiskidetzeak. Anek daraman bizimodu aspergarriarekin amaitzeko erabakitzen du Mikel pozointzea dela onena. Berehala, ordea, irauli egiten da kontua eta etxean giltzapetuta gelditzen dira biak. Orduan hasten da benetako gorabehera: elkarri inoiz esan gabeak esaten dizkiote. Hala, etenik gabeko elkarrizketetan murgilduko dira protagonistak. Eta, erritmo horri eusteko, ezinbestekoa izan da bi aktoreen arteko lan sakona.
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao.
  • Aktoreak: Ane Gabarain eta Mikel Laskurain.
  • Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egun berean (leihatilan).

H-Artzetik, poesia musu zapietan (ikuskizuna)

txakur-gorria

  • Eguna: Maiatzak 24, ostirala
  • Ordua eta lekua: 20:00etan, Sutegiko auditorioan
  • H-Artzetik, poesia musu zapietan: Sorkuntza kolektibo baten bidez Joxan Artzeren ibilbide poetikoaz egindako irakurketa eta berrinterpretazio bat da. Ordubete inguruko emanaldi honetan diziplina ezberdinak barnebiltzen dira: Artzeren eta ikuskizunaren egileen poemen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezko proiekzioa. Txakur Gorria kolektiboa duela hiru urte sortu zen. Sorkuntza kolektiboan irudia eta testua lantzen du hainbat euskarritan. Oraingoan Artzeren obra guztiak bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua aurkitu dute.
  • Egileak: Txakur Gorria kolektiboa (Malen Amenabar, Mariñe Arbeo, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal) eta Peru Galbete musikaria.
  • Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egun berean (lehiatilan).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.