Maiatzaren 26ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko eskaera egiteko epea zabalik

Posta bidezko botoaMaiatzaren 26an (igandea) Udal, Foru eta Europako hauteskundeak burutuko dira. Zubietan berriz, Herri Batzarra berritzeko bozketa eguna era izango da. Hauteskunde hauekin Usurbilgo Udaleko udalbatza berrituko da. Guztira 13 ordezkariek osatzen dute udalbatza: alkatea eta 12 zinegotzi. Zubietako kasuan 6 batzarkide hautatuko dituzte zubietarrek; Usurbil aldetik hiru kide eta Donostia aldetik  beste hiru. Usurbil aldeko hautagaietako bat alkate izango da legealdiko lehen bi urteetan (2019-21 urte artean) eta Donostialdeko hautagaietako bat azken bi urteetan (2021-23 artean).

posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik

Egun horretan botua eman ezin dutenek posta bidez egin dezakete. Apirilaren 2an ireki zen Correosen posta bidez bozkatzeko eskaera egiteko epea eta maiatzaren 16an (osteguna) amaituko da. Eskaera behin eginda, beharrezko dokumentazioa jasoko du eskatatzaileak eta bozkatzera joan daiteke Correoseko bulegora.

Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskundeetan botua eman ezin dutenek ere aurretik aukera dute botoa emateko. Maiatzaren 20an (astelehena), Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan egin daiteke, 08:00etatik 14:30etara.

 Udal, Foru eta Europako hauteskundeen egutegia

  • Apirilaren 2an plazaratu zituzten deialdiak.
  • Apirilak 2-maiatzak 16: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea Correosen.
  • Maiatzak 6-19: posta bidez bozkatzea eskatu dutenei dokumentazioa helaraztea.
  • Maiatzak 6-22: posta bidezko bozka bidaltzea Correos bidez.
  • Maiatzak 10-24: hauteskunde kanpaina.
  • Maiatzak 26, igandea: hauteskunde eguna, 9:00-20:00 artean.
  • Ekainak 15, larunbata: udala berriaren eratzea.
  • Ekaineko bigarren hamabostaldian: Batzar Nagusiak.
  • Uztailak 2, asteartea: Europako Parlamentua .

Zubietako Herri Batzarreko hauteskundeen egutegia

  • Apirilak 30-maiatzak 7: hautagaien aurkezpena. Interesdunek idatziz dagokion Udalari (Donostia edo Usurbil) jakinarazi.
  • Maiatzak 7, asteartea: mahaia osatzeko zozketa egingo da.
  • Maiatzak 9, osteguna: hautagaien aldarrikapena.
  • Maiatzak 20, astelehena: aurrez botoa emateko aukera Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan, goizeko 08:00etatik 14:30etara.
  • Maiatzak 26, igandea: hauteskunde eguna, 9:00-20:00 artean Alamandegi etxean. Zubietar bakoitzak botu-txartelean bi hautagai hautatuko ditu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.