Udarregi Ikastolak Agerialdeko frontoiaren estaltzea aukeratzeko prozesu parte-hartzailea antolatu du

udarregi-logo

Udarregi Ikastolak 2018an egindako Ikastolako Batzar Nagusian, Agerialdeko frontoia estaltzea adostu zen ikastolako beharrei egokiago erantzuteko. Ikastolaren esanetan, bertan espazio estaliak gutxi daudelako. Erabakia hartuta,  Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak ideia-lehiaketa antolatu zuen proiektu hori nola egingo den erabakitzeko. Dagoeneko proposamenk jaso dira eta orain, Agerialdeko frontoia estaltzeko proiektuaren aukeraketa egiteko parte-hartze prozesua irekiko zaio Ikastolako komunitateari (familiak eta ikasleak).

Dagoeneko, aurkeztutako proiektu horietatik horretarako osatutako batzorde tekniko batek bi proiektu lehenetsi ditu, eta Ikastolako komunitateari bi proposamenen artean bozkatzeko aukera emango dio: A proiektua eta B proiektua. Bazkideen bozka gehien jasotzen dituen estaltze proiektua aintzat hartua izango da egikaritzarako: “Parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin, Ikasleekin gaia gelan landuko da eta eskura banatuko zaie bozkatzeko inprimakia. Aldi berean, Alexia bidez ere iritsiko zaizue, irudien kalitatea ahalik eta hoberena izateko, zuri-beltzean izatean kalitate handia galtzen dute. Eskerrik asko eta animatu parte hartzera!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.