Sagardo Eguneko zenbait lanetarako laguntzaileak behar dira

Urtero bezala,  Sagardo Egunean sagardo postuetako edariak zerbitzatzeko edota egunean bertan egoten diren bestelako lanetarako herritarren laguntza behar dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Usurbilgo Sagardo Eguneko Lagunek jakinarazi dutenez, 41 sagardo postu egongo dira maiatzaren 19an frontoian, eta dema zein Askatasuna plazen bueltan. Postu hauetarako botatzaileak beharko dira: “Ohi  bezala laguntzera animatzen zaretenok maiatzaren 19an goizeko lehen orduan, 8:00ak alderako plazara agertu jai gunea prestatzen laguntzera. Eta gero, postuetako batean 11:30etan hasi eta bazkal ordura arte sagardoa zerbitzatzea litzateke egin beharrekoa. Ez ahaztu, jaialdirako egoki jantzita agertu”.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.