Parekidetasun Sailak antolatuta mendi orientazioari buruzko ikastaroa maiatzaren 11n hasiko da

Mendi Orientazioa

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeei zuzendutako mendi orientazioari buruzko ikastaroa antolatu du maiatzean eta ekainean zehar. Ikastaroa Patri Espinar kirolariak emango du. Ikastaro honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da parekidetasuna@usurbil.eus idatzita edo 943 377 110 telefonora deituta.

  • Ikastaroaren egutegia: maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15 (guztiak larunbatak).
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara
  • Ikastaroa: “Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko du, era praktiko batean”.

Patrizia Espinar Labián

patricia espinar

Patri Espinar, usansolatarra (Galdakao, Bizkaia), Euskal Herriko pilotaria da. Futbolean jokatzen hasi zen eta 2008 eta 2014 artean Oiartzun Kirol Elkartean aritu zen. Ondoren palan jokatzen hasi zen eta 2017an Kolonbian jokaturiko Munduko one wall txapelketan bi urrezko domina eskuratu zituen, bakarkako txapelketan eta binakakoak, Amaia Araiztegirekin batera. 2018an esku-huskako pilotan hasi zen jokatzen. Emakume Master Cup-ean binakako txapelketan finalista izan ondoren lau t’erdikoan txapeldun izatea lortu zuen Olatz Arrizabalagari 22-9 irabaziz.

2019ko martxoan, Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu ziren Zumarragako Beloki frontoian. Bertan Patri Espinar usansolotarrak jokatu zuen lehen mailako partidua, Miriam Arrillaga zubietarrarekin batera. Aurkari izan zituzten Leire Etxaniz eta Leire Garai.

Bestalde, azken hilabetetan ezaguna egin da Patri EITB2ko kateko “El conquistador” lehiaketan, bertan parte hartu baitu orlegien taldeko kapitain moduan, Nagore Osoro ondarrutarrarekin batera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.