Zubietako Herri Batzarra berritzeko Usurbil eta Donostiako hautagaien izenak kaleratu dira

Zubieta

Zubietako Herri Batzarreko maiatzaren 26ko hauteskunde prozesua aurrera doa. Aste honetan Usurbil eta Donostia  aldeko hautagaien izenak kaleratu dira. Usurbil aldetik bi hautagai aurkeztu dira eta Donostia aldetik berriz hiru:

  • Usurbil aldeko bi hautagaiak: Urtzi Alberdi Zulaika eta Haritz Arrizabalaga Garmendia.
  • Donostial aldeko hiru hautagaiak: Jon Andoni Arroyo Arozena, Eneko Izagirre Castresana eta Iñaki Izagirre Zuloaga.

Lau urteko legealdia bitan zatitua

Lau urteko legealdia bitan zatitua egoten da; Usurbil aldeko hautagaietako batek hartuko du alkatetza lehen bi urteetan eta Donostialdeko hautagaietako batek hurrengo bietan.

sei kide, bi alkate

Gaur egun sei zubietarrek osatzen dute Zubietako Herri Batzarra. Usurbilek hiru ordezkari ditu; Aizpea Aizpurua Arroyo, Itziar Basterrika Unanue eta Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta. Donostiak Nartxi Arrillaga Balda, Mikel Bengoetxea Iparragirre eta Fernando Iturralde Zabala. Legealdi honetan, beraz, bi alkate izan ditu Zubietak. 2015-2017 urte artean Usurbil aldeko alkatea Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta izan zen eta 2017-2019 urte artean berriz, Donostia aldekoa, Nartxi Arrillaga Baldak.

Alamandegi etxean bozketa

Maiatzaren 26an, Udal, Foru eta Europako huateskundeekin batera zubietarrek beste botu bat emateko aukera izango dute. Zubietako Herri Batzarra osatzeko hauteskundeen mahaia Alamandegi etxean egongo da eta bertan Usurbil zei  Donostia aldeko zubietarrek eman dezakete botoa, 9:00etatik 20:00etara. Mahaikideen zozketa asteartean egin zuten Usurbil zein Donostiako Udalek. Donostiakoak lehendakaria eta bere bi ordezkoak hautatu zituen, Usurbilgoak bi bokalak eta bokalon bi ordezkoak. Guztira 9 zubietar. Egunotan helduko zaie jakinarazpena.

Aurrez botua emateko aukera

Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskundeetan, egunean bertan botua eman ezin dutenek aurretik aukera izango dute. Maiatzaren 20an (astelehena), Usurbil aldeko zubietarrek, Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan botua eman dezakete, 08:00etatik 14:30etara. 

BOZKATZEKO MODUA

Usurbil eta Donostiako Udalek botu-txartel bakarra argitaratuko dute. Botu-txartelak aldarrikatutako hautagai guztien zerrenda jasoko du eta hautesleak nahiago dituen bi hautagaiak X batez nabarmenduko ditu. Hautesleek gehien aukeratutako hiru hautagaiak izango dira batzarkide.

ZER HAUTATZEN Da?

Zubietako Herri Batzarreko 6 kide hautatuko dira: 3 donostiar eta 3 usurbildar, guztiak Zubietan helbideratuak.

BATZARRAREN FUNTZIOAK

  1. Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  2. Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietan.
  3. Donostiako eta Usurbilgo udaletan, bai elkarrekin bai banandurik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  4. Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  5. Udalek Batzarrari eskuratuko dizkieten fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia, Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  6. Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.

Egutegia

  • Maiatzak 20, astelehena: Aurrez botoa emateko aukera. Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan, goizeko 08:00etatik 14:30etara.
  • Maiatzak 26, igandea: Hauteskunde eguna. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Alamandegi etxean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.