Euskal Herriko 3. Egurrezko Sagardo Lehiaketan eta 1. Sagar Muztio Txapelketan parte hartzeko aukera maiatzaren 17ra arte

Sagardo-muztio lehiaketa

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta datorren igandean, maiatzaren 19an, 38. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Sagardoari eskainitako jaia izanik, egun horretarako bi lehiaketa berezi antolatu ditu Sagardoaren Unibertsitateak (Usurbilgo Udalak, Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bizi Sagardoak lagunduta): 3. Egurrezko Sagardo lehiaketa eta 1. Sagar Muztio txapelketa.

Oinarriak

  1. Euskal Herriko edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten duenak ere.
  2. Sagardogile bakoitzak 6 sagardo botila edo muztio botila ekarriko ditu, denak kalitate berekoak.
  3. Botilak garbiak izango dira, ez dute inolako arrastorik edo etiketarik izan behar.
  4. Botilak maiatzak 17ko (ostirala) 12:00ak baino lehenago Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibaren egoitzan entregatuko dira. Ordutegia: astegunean 09:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatean goizean soilik (Atallu Industrialdea 26, 20170 Usurbil, Gipuzkoa). Tel.: 943 361 114. E-posta:  alkartasuna@usurbil.com
  5. Epaimahaiak lehen daskateta batean, azken dastaketara igaroko diren sagardo edo muztioak aukeratuko ditu, gainontzekoak lehiaketatik baztertuz. Azken dastaketa horretan erabakiko da zeintzuk diren lehen sari nagusia, bigarrena eta hirugarrena eskuratuko duten sagardoa edo muztioak. Era berean dastaketa horretara iritsi diren sagardo edo muztio guztien sailkapena egingo da.
  6. Sari banaketa azken dastaketa burutu eta jarraian egingo da. Saria eskuratzen duen sagardogilea edo muztiogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio.
  7. Lehiaketan parte hartzen duten sagardogile edo muztiogileek oinarri hauek onartzen dituzte.
  8. Lehiaketan bertan inolako zalantzarik sortuko balitz epaimahaiak berak erabakiko du egoki deritzona.
  9. Dastaketan erabili ez diren sagardo edo muztio botilak antolatzaileen esku geratuko dira.
  10. Lehiaketaren azken dastaketa eta sari banaketa Usurbilen burutuko da, 2019ko maiatzaren 19an 12:30etan izango den 38. Sagardo Egunean, Goiko Plazako oholtzan.

Sariak

  1. saria: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 800€ eta Sariaren Ziurtagiria.
  2. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 250€ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.
  3. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 100€ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.