Gaur Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta suizidioari buruzko solasaldia Sutegiko auditorioan

usurbilgoudala

Gaur, maiatzak 13, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak eta Bideginek (doluan dagoen pertsonarekin eta senideekin edota gaixotasun larri aurreratuari aurre egiten dioten pertsonekin konprometitzen den proiektua), suizidioari buruzko solasaldia antolatu dute. Bidegineko dinamizatzaileak Izaskun Andonegi eta Txema Ormazabal izango dira. Solasaldia 19:00etan hasiko da, Sutegiko auditorioan.

Solasaldian “Volver a vivir” dokumentala (Sara Bote, 2013) eskainiko da. Dokumentala gaztelaniaz eskainiko da eta solasaldia berriz, euskaraz eta gaztelaniaz izango da: “Usurbilgo Udalak, Bideginekin (servicio de apoyo al duelo y enfermedad grave avanzada de Gipuzkoa) batera, suizidioagatik izaten diren heriotzen inguruan dagoen isiltasun tabua apurtu eta guztion artean komunikazio, elkarrizketa, hausnarketa gune bat sortu eta, dokumentalean agertzen diren testigantzekin bat eginez, suizidioagatik gertatutako heriotzen ondoren berriro ere bizi daitekela transmititu nahi du”.

Volver a vivir

Bidegin

“Irabazteko asmorik gabeko elkartea gara, 2011n jaio zena doluan dagoen pertsonarekin eta senideekin edota gaixotasun larri aurreratuari aurre egiten dioten pertsonekin konprometitzen den proiektua.Prebentziotik abiatuta osasunerantz laguntzeko asmoa dugu, gaixotasuna gizarteratzeko, heriotza eta berau bizitzatik abiatuta gizatiarrago bihurtzeko asmoa.Profesional eta boluntario-talde bat gara laguntza psikoemozionala eskainiz hildakoa maite izan dutenei edota gaixotasunagatik bere heriotzari aurre egin nahi dioten pertsonei eta senideei, eta beraien eraldatze-lana eskaintzeko konpromisoa hartuta beren antzeko egoeran aurkitzen direnekin bizipenak partekatuz.

Bidegineko talde teraupetikoko kideek galera larrietan eta doluan laguntzeko prestakuntza espezializatua jarraitu izan dugu Alba Payas-ek zuzendutako IPIR (Instituto de Psicoterapia integrativa relacional) izeneko instintuaren eskutik eta bere harreman-integratzaile den eredua jarraitzen dugu.

Erizaintza, psikologia, hezkuntza, pastoraltza, gizarte-laguntza, administrazio eta laguntza-harremanetarako profesionalen lankidetzarekin kontatzen dugu”.

Informazio gehiago: bideginduelo.org

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.