Lasarte-Orian Aire Garbia: “Erraustegia bultzatzen duten alderdiek arriskuan jarri nahi dute herritarren osasuna”

AireGarbia-LasarteOria4Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean Lasarte-Orian Aire Garbia herri plataformak deituta,  “Bilketa erangikorra bai, errausketarik ez!” lemapean manifestazioa egin zen Lasarte-Orian. Ehundaka manifestari batu ziren, usurbildar ugari ere bertan izan ziren. Aire Garbia plataformak bi helburu ditu: hondakinen bilketa eraginkorra sustatu eta errausketa salatu. Usurbilgo Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta GuraSOSek bat egin zuten manifestazioarekin.

Lasarte-Orian gaikako bilketa ez da eraginkorra

Lasarte-Orian Aire Garbia herri plataformak adierazi zuen Lasarteko herritar bakoitzak 228 kilo errefus sortzen dituela urtean. Hona hemen manifestazioaren amaieran zabaldutako mezua:

This slideshow requires JavaScript.

Zertarako behar dugu 200.000 tonako erraustegi bat?

“Lasarte-Orian hondakinen % 46ko gaikako bilketa dago eta 228 kilo errefus sortzen ditu herritar bakoitzak urtero. Datu horiekin, Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren azken bagoian dago. Herri gutxik egiten dute okerrago: Donostiak (% 40 eta 275 kilo errefus), Irunek (% 53 eta 306 kilo), Hondarribiak (% 53 eta 278 kilo) eta Mendarok (% 45 eta 286 kilo). Bost horiek, Elgoibar, Ermua eta Mallabia dira erraustegiak ezinbesteko dituen eredu kaxkarrak dituzten herriak. Denek sortzen dute 200 kilo errefus baino gehiago urteko eta pertsona bakoitzeko.

Kontrako aldean, 32 herrik % 70etik gorako gaikako bilketa daukate eta 53k 100 kilo errefus baino gutxiago sortzen dituzte. Gipuzkoa osoak bilketa eredugarri hori imitatuko balu, 80.000 tona errefus sortuko lirateke urtero. Zertarako behar dugu, orduan, 200.000 tonako erraustegi bat?

Erraustegia bultzatzen duten alderdiek (PSE eta EAJ) arriskuan jarri nahi dute herritarren osasuna. Munduko instalazio ezberdinetan egin diren ikerketen emaitzak bat datoz: erraustegien inguruan minbizia arrisku handiagoa, arnas aparatuko gaitz gehiago eta ugaltze arazo gehiago daude. Gainera, badakigu dioxina, furano eta metal astun arriskutsuen kontrola bi egunetan bakarrik egin nahi dutela erraustegiaren inguruan, nahiz eta jakin horrela ezin izango dela kontrolatu isurketa toxikoen maila. Oraindik garaiz gaude arduragabekeria hau geratzeko. Erraustegirik ez. Ez dezagun herritarren osasuna arriskuan jar gutxi batzuen negozioaren izenean”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.