Ekainaren 7an eta 8an euskal presoen auziari konponbidea aurkitzeko koferentzia eta giza katea Miarritzen

Miarritze E7-8Ekainaren 7an eta 8an, Bake Bidean eta Bakegileek Miarritzen antolatzen ari diren konferentzia bat eta giza kate baten berri eman dute. Presoen auziari konponbide integrala aurkitzea jarri dute lehentasun gisa.

Bi ekimen

  • Ekainak 7, ostirala: konferentzia egingo dute Bellevue Kasinoan, elkarbizitza ardatza izanik.
  • Ekainak 8, larunbata: bake prozesuaren aldeko mobilizazio jendetsu bat antolatzen ari dira. Palais hotela eta Birjinaren haitza lotuko dituen ekainaren 8ko giza katea, “Orain presoak” lemapean, 16:00etan

E7-8 agerraldiaArg.: @Artisans_Paix

Aste honetan egin duten agerraldian Miarritzeko auzapeza den Michel Veunac; Luzien Betbeder (Auzapezen Biltzarreko presidentea), Jean Rene Etxegarai (Euskal Elkargoko lehendakaria), Anaiz Funosas (Bake Bideako bozeramailea) eta Mixel Berhokoirigoin “bakegilea”k parte hartu dute.

Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak Bakegileak eta Bake Bideak egindako deialdiarekin bat egiten duela jakinarazo du, bai ekainaren 7an Miarritzen antolatzen ari den konferentzian parte hartzeko, zein ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko.

Koferentzia

Elkarbizitza izango da ekainaren 7ko konferentziaren ardatza. Oraindik programa osatua ez badute ere, sufrimendu ezberdinen lekukotasunak egongo direla baieztatu dute antolatzaileek. Ildo horretan, azken hilabeteetan elkarbizitzaren inguruan Hego Euskal Herrian izandako ekinbideak nabarmendu dituzte: “Alde guztietako biktimek, edo sufrimendu ezberdina bizi izan duten pertsonek eramaten duten lana eta adierazten duten boz berria”.

giza katea

Antolatzaileen esanetan elkarbizitza eraikitzeko ezinbestekoa da presoen auzia konpontzea. Horregatik, garrantzitsutzat jo dute bake prozesuaren aldeko mobilizazio jendetsu bat antolatzea: “Helburu hori izanen du Hotel du Palais eta Birjinaren haitza lotuko dituen ekainaren 8ko giza kateak, ‘Orain presoak’ lelopean. Presoen auziaren konponbidea ez da hurbilketa; hurbilketa etapa bat da. Beste etapetara iristeko garaia da, salbuespen neurriak deuseztatzetik hasita. Aipamen berezia egin nahi diegu Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Jon Kepa Paroti. 30 urte betetzen hasiak dira presondegian. Hemen inork ez du ulertzen nola egoera horrek segitu dezakeen, eta terrorismoaren kontrako fiskaltzak duen jarrera. Euskal Herrian bide bat egin da eta horretan segitu behar dugu. Gure iragana ulertu nahi dugu. Ariketa hori ezingo dugu osorik egin jendearen perspektiba kartzela eta kartzela baizik ez bada. Elkarbizitza pasatzen da ere denen etxeratzetik”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.