Gaur 19:00etan Zirimara egitasmoaren aurkezpen saioa Sutegin

zirimaraGaur (maiatzak 15) Zirimara egitasmoaren aurkezpen saioa egingo da jendaurrean. Aurrerago ere beste bi egingo direla iragarri dute antolatzaileek. Egitasmo hau Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalak eta Noaua! Kultur Elkartea sustatzen dute, haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueren eskaintza indartzeko. Inklusioa, garapen integrala, euskara, kiroletako sarbidea, aisialdirako sarbidea, integrazioa, kulturartekotasuna, parekidetasuna ditu helburu Zirimarak. 6-12 urte artekoei (LH 1-6) zuzendutako haur eta gaztetxo orori zuzendua dago eskaintza. Hauxe aurten abiatu duten egitasmoaren baitan egin nahi den lanketa:

LH 1-4

  • Edukiak: psikomotrizitatea, kaleko jolasak, jolasak naturan, autokudeatutako jolasak, gorputz adierazpena, kooperazio jolasak, aurre-kirolak.
  • Ordutegia: 16:30-18:30.
  • Astearteetan LH 1-2; ostegunetan LH 3-4.
  • Astearte eta ostegunetan LH 1-4.

LH 5-6

  • Ostegunetan 16:30-18:30 artean, Zirimara: gorputz adierazpena, autokudeatutako jarduerak, malabarrak, skate, patinajea, bizikleta, eskalada, boleibola, eskubaloia, badminton, pala.
  • Astelehen eta ostegunetan, 16:30-18:30 artean, Zirimara eta futbola-eskubaloia.
  • Astelehenetan 16:30-18:30 artean: futbola-eskubaloia, lau hilabete kirol jarduera bakoitzean.

AURKEZPEN SAIOAK

  • Maiatzak 15, asteazkena: 19:00etan Sutegin.
  • Maiatzak 21, asteartea: 16:30-18:30ean Oiardo Kiroldegian.
  • Maiatzak 23, osteguna:  16:30-18:30ean Oiardo Kiroldegian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.