Uztailaren 11n eta 12an Udako Euskal Unibertsitatearen “47. Udako ikastaroak” Usurbilen

 

Jakin jardunaldiak2019

Uztailaren 11 eta 12an UEU-k, Jakin-ek eta Usurbilgo Udalak, UEU-ren 47. udako Jakin jardunaldiak antolatu dituzte: “Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen”.  Dagoeneko matrikulazio epea zabalik dago uztailaren 9ra arte.

Jardunaldien inguruko informazio orokorra

  • Jardunaldi egunak: uztailak 11-12.
  • Tokia: Artzabal.
  • Ordutegia: uztailaren 11n (osteguna), 9:00-17:00 artean; uztailaren 12an (ostirala), 9:00-14:00 artean.
  • Ordu kopurua: 10 ordu.
  • Matrikula prezioa: 10 euro.
  • Matrikulazio epea: maiatzaren 13tik uztailaren 9ra.
  • Zehaztasunak: “Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako. Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu. Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen”.
  • Informazio gehiago eta matrikulazioa bideratzeko: ueu.eus

Egitaraua

UZTAILAK 11, osteguna

  • 08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
  • 09:15-09:30 Ongietorria
  • 09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro: Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak
  • 10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez: Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak
  • 11:00-11:30 Kafe tartea
  • 11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi: Arkitektura, desira eta sexualitatea
  • 12:15-13:00 Saio irekia
  • 13:00-15:00 Bazkaria
  • 15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil. Nora Salbotx Alegria: Umeak herriak eraikitzen (Elizondo). Ula Iruretagoiena Busturia: Transbertsalitatea eta afektoak udalerri plangintzan (Bakio). Jone Miner Aginaga: Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa (Usurbil)

UZTAILAK 12, ostirala

  • 09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo
  • 09:45-10:30 Abaraska kolektiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)
  • 10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?
  • 12:00-13:00 Partekatzeko saioa
  • 13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

Oharra

  • Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko da, izena eman behar da bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€
  • Alergia eta dieta bereziak: Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko da, alergia, intolerantzia eta dieta bereziak dituztenek matrikulatzerakoan jakinaraztea eskatzen da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.