Sagardo Egunean Usurbilgo erdigunea ibilgailurik gabeko jai eremua izango da

Ibilgailuakdebekatuta

Igandean ospatuko den 38. Sagardo Eguna dela eta, Usurbilgo erdigunea ibilgailurik gabeko jai eremua izango da. Azken urteetan egin den moduan, ibilgailuen joan etorria mugatua izango da Kaxkoaren bueltan. Sagardo Eguneko jai eremuak frontoia eta, Dema, Askatasuna eta Mikel Laboa plazak izango dira. Jai eremu hau inguratzen dituzten kaleetan izango dira trafiko mozketak, zenbait kale itxi egingo dira.

Autobus zerbitzuen geltokietan ere eragina egongo da. Igandean, Donostia nahiz Orio alderako autobusak hartzeko, San Inazioko biribilguneko geltokira jo beharko da.

Lurraldebusen oharra

Hurrengo igandea maiatzak 19a, Usurbilen Sagardo Eguna dela eta eguno osoan zehar geraleku aldaketak izango dira.

  • T6 Usurbil Lasarte Hernani
    Geraleku Ezabatuta: San Ignacio 3
    Gertueneko Geralekua: San Ignacio eta K/ Nagusi Biribilgunea
  • UK09 ZUMAIA – DONOSTIA N-634
    Zumaia norantza geralekua: San Ignacio Biribilgunea eta Atxegalde auzoa.
    Donostia norantza: Ohiko ibilbidea eta geralekua
  • Informazio gehiago: lurraldebus.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.