Maiatzaren 23an 2015-2019 legealdiko osoko ohiko azken bilkura Udaleko udalbatza aretoan

usurbilgoudala

2015-2019 legealdia amaitzera doa eta ostegunean (maiatzak 23) azken aldiz bilduko da Usurbilgo udalbatza. Hileroko azken astearteetan egiten dira udalbatzaren osoko bilkurarik baina oraingoan ez da horrela izango da, Usurbilgo Udalak aurreratu egin du  plenoa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, ezohikoa izaera izango duen plenoan.

Osteguneko plenoaren ostean, igandean (maitzak 26) udal, foru eta Europako hauteskundeak burutuko dira. Bozketa egun honen emaitzetatik udalbatza berria sortuko da eta hau ekainaren 15ean (larunbata) osatuko da, Udaleko pleno aretoan bertan ospatuko den ekitaldian. Une horretan hartuko dute kargua alkateak eta 12 zinegotziek.

Gai zerrenda

  1. Aurreko aktaren onespena: 2019/04/30eko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko apirilaren 24tik maiatzaren 16ra (2019/0390-2019/0448).
  3. 2019. urteko Plantilla Organikoaren aldaketa.
  4. 2019. urteko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
  5. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
  6. Buruntzaldean bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuetan alojamendu- zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmenaren aldaketa onartzea.
  7. Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana (2019-2023) onartzea.
  8. HAASetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuen Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren aldaketa. Hasierako onespenerako alegazioa erantzutea eta behin betiko onartzea.
  9. HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuaren garapenak eraginda, kale izendegia eguneratzea bost kale berri sortuz.
  10. Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko Construcciones Moyua, SL enpresarekin izenpetutako obra kontratua aldatzea, prezio kontradiktorioak onartuz.
  11. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.