Ixabel Agirresarobe usurbildarrak Legutioko Udalak antolaturiko mikro-kontakizun lehiaketa irabazi du

Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe herritarrak Legutioko Udalak antolaturiko Mikro-Kontakizun Lehiaketa irabazi du, emakumea eta genero berdintasuna oinarri dituela. Horrelako lan bat aurkezten zuen lehen aldia izan da: “Gertuko pertsonei benetan gertatutako garai bateko istorio batetik abiatu nintzen. Batek baino gehiagok bere burua ikusiko du istorio horretan”.  Jarraian, Ixabelen ipuina:

Galtzak

1962. urtean Donostiako zinemaldiko arratsalde batean bi ahizpa abiatu ziren baserritik kalera. Plazan musika izango zela eta poz pozik zihoazen, bai horixe.
Herriko plazara iritsi aurretik, etxe atzealde baten babesean gazteenak poltsatik galtzak atera zituen. Hantxe bertan gona erantzi eta galtzak jantzi zituen.
Etxetik haiek jantzita ez bait zen ausartzen ateratzen.
Jantzi zituen ba galtzak eta abiatu ziren plazara.
Haur talde bat jolasean ari zela ondotik pasatzerakoan hara zer esan zion neskato batek:
– Nori kendu dizkion galtzak, nebari?
Denak barrez lehertzen hasi ziren.
Gure ahizpa gaztea, hau ikusita, etsita, gona janztera abiatu zen.
Zaharrenak ordea geldiarazi zuen;
– Ez egin atzera neska, ausarta izan zara eta. Beraien ezina zein den adierazi dizute.
Ezina ekinez eginik lortuko dugu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.