Gaur Usurbilgo EHBilduk “Azken bultzada” ekitaldia egingo du Mikel Laboa plazan

M24-EHBildu UsurbilGaur, maiatzak 24, Usurbilgo EHBilduk igandean burutuko diren hauteskundeen kanpainako azken ekitaldia egingo du “Azken bultzada” ekitaldia lelopean. Arratsaldeko 19:00etan, Mikel Laboa plazan egingo da eta ondoren argazki erraldoia aterako dute bertaratzen diren guztiekin. Ekitaldian Nerea Kortajarenak (EHBildu taldeko legebiltzarkidea) eta Agurtzane Solaberrietak (Usurbilgo Udalerako alkategaia) parte hartuko dute.

EHBildu Usurbil: “Gaur azken bultzada kanpainari! 19:00tan Mikel Laboa Plazan! Argazki erraldoia atera eta  Agurtzane Solaberrieta eta Nerea Kortajarenaren EHBilduri bozkatzeko arrazoiak entzungo ditugu! Babes ditzagun gure hautagaiak!”

On/In jaialdia, bideoan

Pasa den larunbatean frontoian egindako On/In jaialdiari lotutako bideoa plazaratu du EHBilduk:

“Maiatzaren 26an erronka handia dugu parez pare: udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako Parlamentua hautatzeko bozak ditugu. Hala, gure kanpainako ekitaldi nagusia egin genuen larunbatean, maiatzaren 18an, frontoian. Adarren deiarekin hasi genuen jaialdia, eta herritarren emanaldiekin osatu genuen egitaraua. Herriko sortzaileen parte-hartzerik gabe ez zen posible izango egitarau atsegin eta goxoa. Eskerrik asko oholtzatik igaro zineten guztiei: Mikel Usabiaga, Aroa Etxeburua, Mikel eta Agurtzane Alkorta, Ugaitz Agirre, Luken Arkarazo, Natali Izagirre, Jon Guadix, Kantujirako lagunak. Ederki islatu genuen udalean egin nahi dugun bidea, zurekin, elkarrekin, egin nahi baitugu. Udal-taldea eta herritarrak elkar hartuta. Horixe baita gure herrigintza eredua: herritarrekin, herritarrentzat. Lelo zaharrak dioen bezala, alkaterik onena herria.

Kantuan, dantzan, eta jolasean ere aritu ginen umeekin eta gaztetxoekin! Beraiek ere gure proiektuaren parte dira. Gutxiegitan ematen diegu ahotsa, eta are gutxiagotan erabakimena. Dena den, ezinbesteko ikuspegia eskaintzen dute mundu hobe bat eraikitzeko, begirada freskoa. Era berean, aniztasunari ere aitortza egin nahi izan genion, hurrengo legealdian inklusioaren arloa landu eta astindu nahi baitu EHBilduk. Horregatik, Sahararen aldeko elkartasun-keinua egin genuen. Elkartasuna da herrien samurtasuna, eta ez genituzke inoiz balio internazionalistak galdu behar.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: EHBildu Usurbil

Lau urteotan lan itzela egin da udal-gobernutik Usurbil bizigarri, jasangarri eta atsegin bat izateko. Gu guztiok hobeto bizitzeko, azken batean. Bokazio horrekin aritu da orain arteko udal-gobernua. Dena ematen, Usubilengatik eta usurbildarrengatik. Lanegun amaigabeak, hamaika buruhauste, haserre, kezka, poz eta irribarre. Denetik izango baitzuen legealdi honek, bai gozotik, bai garratzetik. Baina, gure ustez, ezin zen hobeto egin. Horregatik, gure aitortza eta eskertza adierazi genien egungo zinegotziei. Mila-mila esker Iñaki, Txoko, Irene, Josune, Xuban, Jone, Alaitz eta Xabi. Legealdi honetan, hamaika lan-ildo eta egitasmo jarri dira martxan, zeinak herri ikuskera batean duten oinarria, iraganetik datorrena eta etorkizunean proiektatzen dena. Lan horri jarraipena egitea dugu xede datozen lau urteetan, betiere herritarrekin harreman zuzena mantenduz. Harreman hori zinta-joko bidez irudikatu genuen.

Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak… zioen Xabier Lete poetak, eta, oraindik negua hurbil eta gailurretako elurrak urtzen ari diren honetan, loratuko da udaberria, uda betezko beroak etorri aurretik. Eta jaioko dira adaxka berriak, gutxi batzuk dena ematen jarrai ez dezaten, eta dena eman dutenak gogoan, ibiltzen jarraitu nahi dugu, ez baikara libre izango beste bat loturik deino. Gu ere bagara zerbait, eta geure aukeren jabe eginez, nor bere buruaren jabe izanik, gauden tokitik, Usurbildik bertatik, herri libre bat irudikatzen eta ametsak arrazoi garbiz egi bihurtzen jarraitu behar dugu. Elkarrekin burujabe izaten. Zurekin. Gurekin!”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.