Usurbildarrek erabaki dute, Agurtzane Solaberrieta izango da datozen lau urteetan Usurbilgo alkatea

EHBilduUsurbil1Igande honetan udal, foru eta Europako hauteskundeak burutu dira. Usurbilen EHBilduk jaso ditu boto gehien. Guztira 13 zinegotzi daude udalean; EHBilduk zortzi eserleku eskuratu ditu eta beraz, Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da Usurbilgo alkate berria. EAJk duela lau urteko emaitza errepikatu du eta lau ordezkari izango ditu. PSE-EE alderdiak aurretik zuen zinegotzi kargua mantenduko du. 2015eko emaitzekin alderatuta, parte-hartzea %1,53 igo da eta abstentzioa %33,98koa izan da.

Udaleko emaitzak

  • Zenbatutako botoak: 3.106
  • Partaidetza: % 66,02
  • Abstentzioa: % 33,98
  • EH Bildu: 1.651 boto, 8 zinegotzi.
  • EAJ-PNV: 864 boto, 4 zinegotzi.
  • PSE-EE: 248 boto, zinegotzi 1.
  • Aulki Zuriak: 127 boto.
  • PP: 47 boto. 
  • Zuriak: 117 boto.
  • Boto baliogabeak: 57

Udal ordezkariak

EH Bildu:

  • Agurtzane Solaberrieta Mesa.
  • Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
  • Lur Etxeberria Gurrutxaga.
  • Joxe Mari Iribar Zapirain.
  • Aroa Etxaburua Ugartemendia.
  • Luken Arkarazo Silva.
  • Oxkar Santamaria Pikabe.
  • Itziar Basterrika Unanue.

EAJ-PNV:

  • Josune Urkola Larrarte.
  • Mirari Azurmendi Sorazu.
  • Carlos Perez Frisoli.
  • Andoni Atxega San Sebastian.

PSE-EE:

  • Patxi Suarez Perez.

Batzar Nagusietako emaitzak

Foru hauteskundeetan ere, Usurbilen EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena. Udal hauteskundeetan baino 80 boto gehiago lortu ditu Batzar Nagusietan.

  • Zenbatutako botoak: 3.104
  • Partaidetza: % 66,09
  • Abstentzioa: % 33,91
  • EH Bildu: 1.731 boto.
  • EAJ-PNV: 721 boto.
  • PSE-EE: 300 boto.
  • Elkarrekin-Podemos: 207 boto.
  • PP: 56 boto.
  • Aulki Zuriak: 18 boto.
  • Ciudadanos: 17 boto.
  • Zuriak: 29.
  • Boto baliogabeak: 25.

Europako emaitzak

Europako hauteskundeetan ere Usurbilen EHBildu izan da zerrenda bozkatuena. Udal hauteskundeetan baino 10 boto gutxiago lortu ditu. EAJ-PNV alderdiak aldiz, udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuz, ia berrehun boto galdu ditu Europako bozetan.

  • Zenbatutako botoak: 3.075
  • Partaidetza: % 65,36
  • Abstentzioa: % 34,64
  • EH Bildu – Orain Errepublikak: 1.640 boto.
  • EAJ-PNV: 677 boto.
  • PSE-EE: 299 boto.
  • Elkarrekin-Podemos: 238 boto.
  • PP: 52 boto.
  • Junts: 35 boto.
  • Ciudadanos: 33 boto.
  • PACMA: 11 boto.
  • VOX: 9 boto.
  • I.Fem: 7 boto.
  • CPE: 5 boto.
  • PCPE-PCPC-PCPA: 4 boto.
  • RECORTES CERO-LV-GVE: 2 boto.
  • Beste batzuk: 27 boto.
  • Zuriak: 25.
  • Boto baliogabeak: 11.

Usurbilgo EHBildu

EHBilduUsurbil2

“Eskerrik asko gure lantaldeari babesa emateagatik! Hauexek gure herriko emaitzak! Zorionak Usurbil!!!! Ospatzekoak! Dudarik gabe! Eskerrik asko EHBilduri babesa emateagatik!”

EHBilduUsurbil3

Informazio gehiago

One response to “Usurbildarrek erabaki dute, Agurtzane Solaberrieta izango da datozen lau urteetan Usurbilgo alkatea

  1. Pingback-a: Usurbilgo EHBildu: “Oso pozik gaude lortutako emaitzekin, udal hauteskundeetan zortzikoari eustea zen gure helburu nagusia eta lortu dugu” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.