Usurbilgo Udalak izena duten herriko kaleak identifikatzeko 70 plaka inguru jarriko ditu

kaleak identifikatzeko plakakUsurbilgo Udalak kaleratu duen adibidea

Usurbilgo Udalak jakinarazi du izena duten kaleetan identifikazio-plakak jarriko dituela, batez ere etxeen helbideak edota atari zehatz baten bilaketa errazteko asmoz. Udalak herri osoko kaleetan jarri nahi ditu, izena duten kaleetan. Horretarako baina, aurrez komunitateen baimena eskuratu beharko da.

Plakak jartzeko baimen-gutunak

Udalaren esanetan azterketa eta aukeraketa teknikoa egin da plakak ahalik eta egokien kokatzeko. Egunotan baimen-gutunak bidali dira komunitateetara, plaka jartzeko baimena eskatzeko.Baimena emateko, bi hilabeteko epea jarri du Udalak.

70 plaka inguru

Baimen guztiak lortzean, Udalak kontratatutako GIROD enpresa arduratuko da plakak kokatzeaz. Plakak jartzerakoan kalteren bat sortuz gero, Udalak hartuko du bere gain erantzukizuna eta konponketa. Guztira, 70 plaka inguru jartzea aurreikusten da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.