Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 31n amaitzen da

ZumarteMaiatzaren 27an zabaldu zen 2019-20 ikasturterako Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko epea eta ostiralean  (maiatzak 31) amaitzen da. Jarraian matrikulazioaren inguruko informazioa:

  • Epea: maiatzak 27-31.
  • Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegun goizez, 10:30-12:30 artean; astearte, ostegun eta ostiral arratsaldez, 16:30-19:00 artean.
  • Izen ematea: matrikula inprimakia zumarte.eus web orrialdean on-line bete eta bidali edo inprimakia eskuz bete eta musika eskolako bulegoan aurkeztu (Puntapax 10, behea).
  • Eskaintza: Musika Txokoa, Musika Mintzaira, instrumentuak, abesbatza, talde instrumentala…

Oharrak

  • Iazko matrikula eta kuota prezioak mantenduko dira.
  • Plaza banaketaren arautegi berria aplikatuko da. Adi, plaza banaketan lehentasuna Zumarteko ikasleek, gero Usurbilen bizi direnek eta hauen artean plazak banatu ostean, libre gelditzen direnak Usurbildik kanpo bizi direnen artean banatuko dira.
  • Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina erdialdera, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasa zuek adierazitako kontu korrontetik kobratuko da.
  • Tronbia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira, Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.

Hobariak

  • Familia ugarietan %40ko deskontua matrikula prezioan ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugarien txartela aurkeztu bulegoan.
  • Familia unitate bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan ere, %40ko deskontua ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

Informazio gehiago

  • zumarte.eus
  • bulegoa@zumarte.eus
  • 943 371 594
  • Puntapax 10, behea (Usurbil)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.