Andatza M.K.T.k bi txango antolatu ditu ekainaren 9rako eta irailaren 21-22rako

Andatza-logo-2012-11-tx

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak bi txango antolatu ditu, bata ekainaren 9rako (igandea) Ezkabako gotorlekutik Saigots herrira txangoa eta bestea, irailaren 21 eta 22rako, Pirinioetako Estos bailarara asteburu pasa.

Ezkabako ihesaldia, 1. etapa

Ezkabako ihesaldia

Ezkabako gotorlekua-Saigots

  • Noiz: ekainak 9, igandea
  • Abiatzeko hitzordua: 07:00etan autobusez, Oiardo Kiroldegi aurretik.
  • Ibilbidea: Ezkabako gotorlekua-Saigots 27,5 km.
  • Izen ematea:  ekainaren 5a (asteazkena) baino lehen, 10 euro: Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 eta Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
  • Plaza mugatuak.
  • Bakoitza bere bazkariaren kargu egingo da. Bazkaria ibilbidean zehar.
  • Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzekoa derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
  • Oharra: Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo Andata M.K.T.kin jarri harremanetan: andatza@hotmail.com. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea.

Pirinioetako Estos bailarara asteburu pasa irailean

  • Noiz: irailak 21-22.
  • Zonaldea: Estos bailara.
  • Ibilbidea: 5 hirumilako egingo dira: Estoseko bailarara joango gara, Clarabides eta Gías mendietatik barrena 5 hirumilako egiteko asmoz: Pico Clarabide Oriental (3012 m), Clarabide Central (3020 m), Clarabide Occidental (3005 m), Pico Gías (3011 m) eta Gías Este (3002 m). Estoseko aterpean ostatua hartuko dugu”.

Behin behineko egitaraua:

  • Irailak 21, larunbata: 06:00etan Usurbildik autobusez abiatu. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Estoseko aparkalekura iritsi eta Estoseko aterpera abiatu.
  • Irailak 22, igandea: Estos Aterpetik Clarabides eta Giaseko gailurrak egiteko asmoz abiatu. Ondoren, aparkalekura jaitsi autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera itzulera.

Izen ematea eta prezioak:

  • Izen ematea: uztailaren 15era (astelehena) arte.
  • Andatzako bazkideek: 37,50 euro. FEDME gehigarria dutenek, 45 euro. FEDME gehigarria ez dutenek.
  • Andatzako bazkideak ez direnek: 77,50 euro FEDME gehigarria dutenek. 85 euro FEDME gehigarria ez dutenek.
  • Ordainketa: uztailaren 15a baino lehen, ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean: RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321 edo KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

  • Plaza kopuru mugatua.
  • Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte.
  • Lehentasuna Andatza M.K.K.-ko bazkideek izango dute.
  • Oharra: Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo Andata M.K.T.kin jarri harremanetan: andatza@hotmail.com. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.