Asteburuan Aitzol Iriondo euskal preso politikoaren hiru lagunek kotxe istripua izan dute

Istripua ekainak elkarretaratzea

Etxerat Elkarteak jakinarazi du asteburu honetan Aitzol Iriondo euskal preso politikoaren hiru lagunek estatu frantsesean dagoen Moulins-Yzeure-ko espetxera bidean zihoazela kotxe istripua izan dutela; Lasarte-Oriatik, Aitzolen herritik, 808 kilometrotara. Dispertsio politikak aurten eragin duen seigarren ezbeharra da eta gertaera hori salatzeko, Etxerat Elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Etxerat Elkartea

Istripua etxerat

“Gaueko 21:30ak aldera gertatu zen ezbeharra, Montluçon inguruan, Euskal Herritik 620

kilometrotara, kamioi bat aurreratzen ari zirela animalia bat gurutzatu zitzaien. Kaltetuak lanaldia bukatu eta segidan bidean jarri ziren, bost ordu eta erdi zeramatzaten bidaian eta ordu bat besterik ez zitzaien falta iristeko.

Kolpearen eraginez kotxearen aurreko zatia, kopilotoaren aldeko atea eta faroen kristalak hondatu ziren. Zorionez, gidariak etzuen kotxearen kontrola galdu. Kolpearen kalteak eta urduritasuna handia izan arren, euskal presoaren lagunek bidaian jarraitu zuten bisita egin ahal izateko.

Ekaina hasi berri da eta dispertsio politikaren eraginez euskal preso politikoen senide eta lagunek jasaten dituzten arriskuen ondorioen urteko lehen seihilekoaren balalantzea hauxe da: euskal preso politikoen 13 senide eta lagun, haien artean 23 hilabeteko haur bat, kaltetuak izan dira 6 istripuetan, bisita egiteko joan edo etorrian. Zorionez eraginez ondorioak ez dira larriagoak edo itzulezinak izan.

Etxerat elkarteak gertakari hau salatu nahi du, gaur egun oraindik euskal preso politikoen senide eta lagunen kontrako mendeku eta txantaian oinarritutako politika martxan egotea onartezina delako, 400 istripu eragin dituenak, 1000 lagun eta senide inguru larriki zaurituak, 16 hildako eta euskal gizartearen sektore zabal bat biktima potentzial bihurtuz”.

Elkarretaratzeak

Etxerat elkarteak euskal gizarteari, eragile eta erakunde ezberdinei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die, dispertsioarekin behingoz amaitzeko. Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan:

  • IRUÑEA: ekainak 3, astelehena, 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
  • BILBO: ekainak 4, asteartea, 19:30ean Arriaga Plazan.
  • GASTEIZ, ekainak 4, asteartea, 19:30ean Ama Zuria Enparantzan.
  • DONOSTIA, ekainak 5, asteazkena, 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.