Eguzkik Gipuzkoako airearen kalitatea kontrolatzeko sarean gabeziak daudela salatu du

Gipuzkoa aire kalitateaGipuzkoako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea.

Eguzkik  (Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra) salatu du pasa den astean Hernanin gertatutako matxura batek agerian utzi duela airearen kalitatearen kontrolak gabezia nabarmenak dituela Gipuzkoan.  Airearen kalitatea kontrolatzeko Hernaniko Anbulategi ondoan dagoen estazioak alarma guztiak piztu zituen joan den astean, 1.336 mikrogramo sufre dioxido (SO2) neurtzera iritsi zelako.

Usurbilgo eta Lasarte-Oriako estazioetan ere gabeziak

Usurbil-Zubieta aire kalitateaUsurbil eta Zubietako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko estazioak.

Eguzkik ez ditu gabeziak Hernaniko etazioan nakarrik aurkitu. Usurbilgo eta Lasarte-Oriako estazioetan ere gabeziak aurkitu ditu: “Ez dute neurtzen ez PM 2,5, ez ozono, ez CO, ez CO2… Zenbaitetan ezta SO2 ere. Erraustegia berehala martxan jarri nahi dutela kontuan izanik eta honek herritarren artean (arrazoi osoz, gainera) sortzen duen kezka ikusita, uste dugu estazio horiek aakoz hobeto ekipatuta egon beharko luketela. Gogora dezagun, bide batez, erraustegiaren kutsadura etengabe eta zorrotz kontrolatuko dutela agindu digutela. Bada, Hernaniko kasuak agerian utzi du gaur egungo kontrola, behintzat, ez dela ez etengabea, ez zorrotza”.

Usurbil aire kalitateaUsurbilgo Airearen Kalitatea Kontrolatzeko estazioa (Arg.: Xingola)

Zubieta aire kalitatea

Zubietako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko estazioa (Arg.: Xingola)

Usurbil eta Zubietako aire kalitatearen inguruko datuak online:

Airearen kalitatearen egoera

Eguzki

“Lau orduz, SO2ren neurketak zeharo deskontrolatu ziren eta, gauzak horrela, Eguzkikook hura salatu eta Eusko Jaurlaritzaren Igurumen Sailari azalpenak emateko eskatu genion. Jaurlaritzak oso modu epelean erantzun du. Hori bai, argitu du neurriz gaineko zenbaki horiek ez direla isuri kimiko baten ondorio, estazioaren neurgailuen matxura baten ondorio baizik.

Eguzkikook pozten gara isuri kimiko bat gertatu ez delako, baina, aldi berean, kezkagarria iruditzen zaigu Jaurlaritzak erreakzionatzeko erakutsi duen gaitasun eskasa. Azalpenak ere propio eskatu egin behar izan zaizkio. Gauzak horrela, beste herrietako estazioei ere errepaso txiki bat egin eta gabezia batzuk aurkitu ditugu, baita nolabaiteko utzikeria ere.

Laburbilduz: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila, Gipuzkoako zenbait eskualdetan behintzat, ez da behar bezala zaintzen ari arnasten dugun airearen kalitatea.

Has gaitezen errepasoa Hernaniko estaziotik beretik. PM 10eko neurgailuak (partikula txikiak) joan den uztailetik ez du funtzionatzen. 10 hilabete konpondu gabe! Gaur egun SO2ko neurgailua ere ez dabil. Beraz, isuria gertatuz gero, ezingo luke atzeman. Bestalde, estazio horrek, nahiz eta Hernaniko “bolborategi kimikoa” zaintzen duen, ez du neurtzen PM 2,5 (are partikula txikiagoak), ez ozonoa, ez CO, ez CO2, ez bentzenoa, ez etilbentzenoa, ez tolueno… ezta beste konpasatuak ere.

Kontuan izan Hernani dela Gipuzkoan arrisku kimiko handien duen herria eta, harrigarria bada ere, Jaurlaritzak balizko istripuak kontrolatzeko ezarri dituen baliabideak oso motz geratzen dira. Joan den astean, adibidez, lau ordu kostatu zitzaien neurgailua ez zebilela ondo atzematzea. Tarte horretan benetako istripu bat gertatu izan balitz?

Ingurumen Sailak estazio horren prestazioak hobetu eta behar bezala funtzionatu dezan bermantu egin behar du. Udalak eta hernaniarrek berme guztiak eskatzeko eskubidea dute arnasten duten airearen kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko. Baina, esan bezala, gabeziak ez ditugu Hernaniko etazioan soilik aurkitu. Usurbilgo eta Lasarte-Oriako estazioetan ere gabeziak aurkitu ditugu. Ez dute neurtzen ez PM 2,5, ez ozono, ez CO, ez CO2… Zenbaitetan ezta SO2 ere.

Erraustegia berehala martxan jarri nahi dutela kontuan izanik eta honek herritarren artean (arrazoi osoz, gainera) sortzen duen kezka ikusita, uste dugu estazio horiek aakoz hobeto ekipatuta egon beharko luketela. Gogora dezagun, bide batez, erraustegiaren kutsadura etengabe eta zorrotz kontrolatuko dutela agindu digutela. Bada, Hernaniko kasuak agerian utzi du gaur egungo kontrola, behintzat, ez dela ez etengabea, ez zorrotza.

Lezoko estazioak, berriz, lotsa eta guzti ematen du. Izan ere PM 10 baino ez du neurtzen. Egia esan, kontrol estazio izena ere ez du merezi, joan den udan portuan gertatu zen sutean agerian geratu zen bezala. Beste estazio batzuk, aldiz, osoagoak dira (Beasain, Zumarraga), baina horrek ez du esan nahi besteek hobetzea eta behar bezala funtzionatzea bermatu behar ez denik”.

Akatsak

Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak 18 estazio publiko ditu Gipuzkoa. Eguzkik adierazi du ohar honetan ageri den informazioa Ingurumen Sailaren webgunetik hartu duela: “Informazio horretan akatsen bat baldin badago, Ingurumen Sailak herritarrei eskainitako informazioa akastuna delako izango da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.