Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi eskubaloi jokalariek Santixabeletako txupinazoa botako dute

Red rocket fireworks

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Santixabel jaiak. Iaz bezala, Santixabel jaietako txupinazoa (ekainaren 28an) nork bota proposatzeko aukera izan dute herritarrek eta dagoeneko jai-batzordeak hartu du erabakia. Guztira, 77 herritarrek hartu dute parte izenak proposatzeko prozesuan eta 43 proposamen egin dira. Aukera  guztiak mahai gainean jarrita, gehiengoz Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi usurbildarrek txupinazoa botatzeko ohorea izango dute.

Estherrek era Estitxuk Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak dira. Pasa den urtean bezala, denboraldi bikaina egin du Bera Berak, besteak beste, Seigarren Erregina Kopa irabazi zuen apirilean. Usurbilgo jai-batzordeak bi emakume kirolari hauek egin duten ibilbidea, lana eta esfortzua saritu nahi izan ditu, eta emakumeon kirolari ikusgarritasuna eman.

Nor da Esther Arrojeria?

esther arrojeria

  • Izena: Esther Arrojeria
  • Jaioteguna: 1994/02/11
  • Herria: Usurbil
  • Kirola: Eskubaloia

Eskola kirolean ezagutu zuen eskubaloia eta orduan hasi zen jokatzen, Usurbilen, 11 urte zituela. Jubeniletra iritsi arte Usurbilgo taldean aritu zen jokatzen eta handik Bera Berara egin zuen salto senior mailan jokatzeko. Sari asko irabazi ditu Bera Berarekin, 4 liga, 4 Superkopa eta 2 Erreginaren Kopa.

Nor da Estitxu Berasategi?

Estitxu Berasategi

  • Izena: Estitxu Berasategi
  • Jaioteguna: 1999/08/07
  • Herria: Zubieta
  • Kirola: Eskubaloia

Maiatzean Nora Azurmendik eta Estitxu Berasategik iragarri zuten ez dutela Super Amara Bera Berako 2019-20ko denboraldian jarraituko: “Elitezko eskubaloia uzteko erabakia haru dut nahi adina disfrutatzeko gai ez naizelako gai izan. Klubari eskertu nahi diot hasieratik aukera ugari eman didalako, nire aldeko apustua egin dutelako baina jarraitzeko ez nago prestatuta. Erabakia hartzea asko kostatu zait, badakidalako jende askoren babesa dudala eta klubarena ere bai. Eskubaloiari lotuta egongo naiz beste maila batean eta ez dakit zer nolako eboluzioa izango dudan baina prest banago itzultzea ez dut baztertzen”.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.