Gaur Zirimara egitasmoak ikasturtea agurtzeko amaiera festa eta balorazio saioa antolatu ditu

zirimara

Zirimara egitasmoak (Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k sustatutako proiektuak) gaur arratsalderako (ekainak 6) aurtengo ikasturtea agurtzeko amaiera festa eta balorazio saioa antolatu ditu.  Ostiralean berriz (ekainak 7),  2019-20 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du: “Anima zaitezte zuen kezkak, interesak eta beharrak gurekin partekatzera. Guztion artean eskola kiroleko programa hobetuko dugu!”. Inklusioa, garapen integrala, euskara, kiroletako sarbidea, aisialdirako sarbidea, integrazioa, kulturartekotasuna, parekidetasuna ditu helburu Zirimarak.

Ekainak 6ko egitaraua

  • 18:00 frontoian jolas erraldoia, gurasoak ere parte hartzera anima daitezke.
  • Segidan, Sutegin, haur eta guraso kopuru handia ikusita, bi txandatan zatituko den balorazio eta gogoeta saioak programatu dituzte.
  • 18:45 HH5, LH1-2ko gurasoekin eta LH3-4 haur eta gurasoentzako argazki emanaldia.
  • 19:15 LH1-2ko haur eta gurasoentzako argazki emanaldia eta LH3,4,5eko gurasoekin balorazio eta gogoeta saioa.

Oharrak

  • Argazki emanaldiak: bi adin tarteetako seme-alabak dituztenei, txanda bat aukeratu behar da guztiekin batera egon ahal izateko.
  • Gogoeta saioak: gurasoei soilik zuzenduak izango dira, HH5 eta LH5ekoak ere gonbidatuak daude.

2019-20 ikasturterako matrikulazioa

Ikasturte berrira begirako izen ematea ekainaren 7tik 14ra atzeratu du Zirimarak, gaur, ekainak 6, gogoeta egin eta hurrengo ikasturteko programazio eta antolaketaren inguruko informazioa argi uztea baita helburu nagusia.

Zirimararen eskaintza

LH 1-4

  • Edukiak: psikomotrizitatea, kaleko jolasak, jolasak naturan, autokudeatutako jolasak, gorputz adierazpena, kooperazio jolasak, aurre-kirolak.
  • Ordutegia: 16:30-18:30.
  • Astearteetan LH 1-2; ostegunetan LH 3-4.
  • Astearte eta ostegunetan LH 1-4.

LH 5-6

  • Ostegunetan 16:30-18:30 artean, Zirimara: gorputz adierazpena, autokudeatutako jarduerak, malabarrak, skate, patinajea, bizikleta, eskalada, boleibola, eskubaloia, badminton, pala.
  • Astelehen eta ostegunetan, 16:30-18:30 artean, Zirimara eta futbola-eskubaloia.
  • Astelehenetan 16:30-18:30 artean: futbola-eskubaloia, lau hilabete kirol jarduera bakoitzean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.