Ekainaren 11n Usurbilgo EHBilduk hauteskundeen balorazioaz hitz egiteko herri batzarra egingo du

E11 EHBildu Usurbil

Usurbilgo EHBilduk ekainaren 11n (asteartea) maiatzaren 26ko udal hauteskundeen inguruan hitz egiteko herri batzarra egingo du. Batzarra Potxoenean egingo da, 19:00etan eta bertan hainbat gai landuko dira:

  • Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen inguruko balorazioa.
  • 2019-2023 legealdira begirakoak.
  • Udal osaketa eta EHBildu koalizioa.

8 ordezkari izango ditu EhBilduk

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan ostean, 13 udal ordezkariek osatuko dute udalbatza. Azken lau urteetan bezala, EHBilduko ordezkariak zortzi izango dira, alkatea eta zazpi zinegotzi:  Agurtzane Solaberrieta Mesa (alkatea), Beñat Larrañaga Urdanpilleta, Lur Etxeberria Gurrutxaga, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxeburua Ugartemendia, Luken Arkarazo Silva, Oxkar Santamaria Pikabea eta Itziar Basterrika Unanue.

Udalbatza berria ekainaren 15ean

Udalbatza berria ekainaren 15ean (larunbata), eguerdi partean osatuko da. Usurbilgo Udaleko pleno aretoan ospatuko den ekitaldian hartuko dituzte karguak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.