Igandean 32. Gipuzkoako Eskola Txikien Aginagako festara joateko autobus zerbitzuak erabiltzeko deia

E9Aginagako Eskola Txikien jaia

Ekainaren 9an (igandea) Gipuzkoako Eskola Txikien 32. jaialdia ospatuko da Aginagan. Egunean zehar ikuskizunak, jolasak, tailerrak, bazkaria, denda… ez dira faltako. Lau gune egongo dira Aginagako Kaxkoaren bueltan eta irekiera ekitaldia, 10:30ean izango da, Aginagako ikasleen ikuskizunarekin.

lau gune

E9Aginagako Eskola Txikien jaia1

Aginaga Kaxkoa inguratuko duen zirkuitu baten bueltan zabalduko da igandeko eremua. Bidean zehar lau gune egongo dira eta gune bakoitzean etxeko txikienei zuzenduriko ikuskizun, tailer eta jolasak. Horrekin batera, beste hainbat zerbitzu osagarri egongo dira; jan edana, bazkaria, eskola txikiak laguntzeko denda, txosna, kontsigna…

Autobus zerbitzu publikoa erabiltzeko deia

Gipuzkoako Eskola Txikien festara joateko antolatzaileek autoa ez hartzeko eta autobus zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute. Usurbildik Aginagara joan eta itzultzeko doako autobus zerbitzu berezia izango da Aizpurua autubosen eskutik. Garraio zerbitzu hauek ere Lurraldebusek indartuko ditu.

Autoentzat aparkaleku kopuru mugatua

Autoz joatea erabakitzen duenak aparkalekuak izango ditu baina kopuru mugatua. Aparkaleku hauek Aginagako Kaxkotik Mapilera bitarte dauden enpresen atarietan egokituko ditu antolakuntzak.

Zumartegi industriagunean doako autobus zerbitzua

Usurbildarrentzat nahiz autobus zein trenez Usurbila datozenentzat, Atxega jauregi ondoko Zumartegi industriagunean doako autobus zerbitzua egongo da goizean Aginagara joateko eta arratsaldean itzulera egiteko. Industriagune horretan bertan kokatua dagoen Aizpurua autobusetako lantegikoek eskainiko dute doako zerbitzua.

  • 10:00-12:00 Atxega jauregi ondoko Zumarte industriagunetik Aginagara.
  • 17:30-19:30 Aginagatik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzuak. 

Lurraldebus

Lurraldebusek ere iganderako aurreikusia duen eskaintza indartuko du. Orduoroko ohiko zerbitzuekin batera, bai Zarautz eta Donostia aldetik bina zerbitzu berezi eskainiko ditu goiz zein arratsaldez (lurraldebus.eus).

  • Zarautzetik Aginagara 9:25ean, 11:25ean eta 18:25ean.
  • Arratsaldez 16:50ean Aginagatik Donostiara.
  • Donostiatik Aginagara 8:30etan, 10:30etan, 17:30etan eta 19:30etan.

E9 Lurraldebus

Egitaraua

Ekainaren 9ra arte

  • Aginagako Eskolari buruzko argazki erakusketa Aginagako Eliza Zaharrean.

Ekainak 9, igandea

  • 10:00 Txistulariak (1, 2, 3 eta 4 guneetan)
  • 10:30 Harrera ekitaldia  Aginagako haurren ikuskizun koloretsua (1 gunean).
  • 11:15 Jokoak gune guztietan (1, 2, 3 eta 4 guneetan)
  • 13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria 2-5 urte artekoentzat ludotekan (1 gunean).
  • 14:00 Bazkaria. Izen ematea: txartelan eskuragarri ekainaren 3ra arte, Aginagako Arrate tabernan. Helduen menua, 12 euro: gula nahaskia, oilasko paella eta ijito besoa. Haurren menua, 8 euro: oilasko paella eta yogurra (1 gunean).
  • 15:00 Mustaren Perkusio Tailerra (1 gunean).
  • 15:00 Puzgarriak (3 gunean).
  • 15:30 Lopene eta bere animaliak (2 gunean).
  • 16:30 Sardiña Freskue antzerkia (1 gunean).
  • 18:00 Apar festa (1).

Guneak

  1. Eskola: Aginaga Kaxkoa.
  2. Baserria: Usurbildik Aginaga heldu berritan ezkerretara geratzen den lur eremua.
  3. Sagardoa: Aginaga Sagardotegi atariko aparkalekua.
  4. Errioa: Aginaga sagardotegi ondoko eremua.

Zerbitzuak

  • Komunak.
  • Pardelak.
  • Txosna.
  • Bazkariak.
  • Denda.
  • Tiketera.
  • Iturria.
  • Kontsigna.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.