Ekainaren 15ean Mintzalagun egitasmotik Zumeta Arte Estudiora txangoa

Zumeta arte estudioa

Ekainaren 15erako (larunbata), Etumeta AEK euskaltegiak, Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkarteakin elkarlanean kudeatzen duen Mintzalagun egitasmotik Zumeta Arte Estudiora txangoa antolatu du ikasturte amaierarako. Goizeko 10:00etan finkatu dute hitzordua, Mikel Laboa plazan eta ondoren, Txikierdi aldera oinez abiauko dira.

Izen ematea ekainaren 13a  arte

Txangoan parte hartzen aurrez izena eman behar da, ekainaren 13a (osteguna) baino lehen hain zuzen ere 607 609 379 deituz edo usurbil@aek.eus idatziz. Izenematea doako da eta plaza mugatuak izango dira.

Udan mintzapraktika

Etumeta AEK euskaltegiak udan ere mintzapraktikan aritu nahi dutenentzat izen ematea zabaldu duela jakinarazi du: “5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintza taldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko… parte hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan”.

Udan euskara ikasi edo maila hobetu

Udan ere euskara ikasi edo maila hobetzeko ikastaro eskaintza prestatu du Etumeta AEK euskaltegiak. Informazio gehiago: 607 609 379 edo usurbil@aek.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.