Gaur zabalduko da Oiardo Kiroldegiko igerileku berritua

Oiardo igerilekua2Igerileku txikia (Arg.: Usurbilgo Udala)

Gaurtik aurrera (ekainak 10) Oiardo kiroldegiko igerilekua erabilgarri izango dela jakinarazi du Usurbilgo Udalak: “Egun batzuetako atzerapenarekin, baina igerileku eraberritua erabili ahal izango dute erabiltzaileek”. 2018ko urrian  hasi ziren obrekin eta dagoeneko proben fasea gainditu du igerileku berriak.

  • Obren hasiera: 2018ko urria.
  • Aurrekontua: 760.000 euro inguru (Foru Aldundiaren 250.000 euroko diru-laguntza).
  • Lanok bideratzen ari den enpresa: Mariezcurrena.
  • Lanen xehetasunak: igerileku txikia handitu eta irisgarri bihurtzea. Igerilekuko instalakuntzen eta azpiegituren eraberritzea.
  • Proiektuaren sustatzailea: Usurbilgo Udala.
  • Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Usurbilgo Udala

Zer konpondu/hobetu da?

  • Igerileku txikia handitu dute eta kiroldegi sarreraren eremuko zati bat baliatu da horretarako. Etorkizunean, 0,75 metrotik hasi eta 1,2 metrorainoko sakonera izango du. Handitzearekin batera, lehen zeuden oztopo arkitektonikoak ezabatu dituzte eta irisgarri bilakatu dute igerileku txiki handitua.
  • Zaharkituak zeuden azpiegiturak ere berritu dituzte; besteak beste, uraren filtrazio eta klimatizazio sistemak.

Igerilekuko baldintzak hobetzeak, gainean duten eskubaloi eta bestelako kirol jarduera hainbaten pistan hoberako eragitea aurreikusten du Udalak: “Orain arte bertan pilatzen zen beroa hainbestekoa ez izatea, tenperatura baldintzak hobetzea espero dugu”.

Udalaren esanetan, lan hauek ez dira Udalak Kiroldegian egin asmo dituen hobekuntza bakarrak. Eraberritze eta hobetze proiektu zabalago baten barruan kokatuak dauden lau fase aurreikusten dira guztira (datak oraindik zehazteke daude):

  1. fasea:  igerileku txikia handitu da, lehen zeuden oztopo arkitektonikoak ezabatu dira eta irisgarri bilakatu da igerileku txiki handitua. Zaharkituak zeuden azpiegiturak ere berritu dira; besteak beste, uraren filtrazio eta klimatizazio sistemak.
  2. fasea: kiroldegiko eraikin osoaren irisgarritasun baldintzak hobetu nahi dira.
  3. fasea: aforoari dagozkion hobekuntzak bideratuko lirateke.
  4. fasea: egun berritzen ari diren igerilekuen eremua uda garaian kanpoko erabilerarako baliatzeko lanak egitea litzateke asmoa. Horri begira, igerileku handia inguratzen duten leihoak handitu dituzte. Horri esker, argitasun handiagoa izango du eremuak.

igerilekuko ikastaroak

Ekainean eta uztailean uretako ikastaroak antolatu ditu Oiardo Kiroldegiak eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Hona hemen dagoen eskaintza:

  • Haurrentzat: igerilekuko ikastaro eskaintza zabala, Kirol Txokoa, eskalada.
  • Helduentzat: igeriketa ikastaroak, pilates, GAP+tonifikazioa, Bodyfit, 3. adina, streching, spinning.
  • Haur eta helduentzat: igeriketa entrenamendu pertsonala.

Oiardo igerilekua6

Informazio gehiago: twitter.com/Oiardokiroldegi

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.