Uztailaren 6an ‘Uxue Trail’ mendi lasterketa, Phelan-McDermid Sindromea duen Uxue Martin usurbildar gaztetxoaren aldeko ekimen solidarioa

Uxue Trail1

Uztailaren 6an (larunbata)  Phelan-McDermid Sindromea duen Uxue Martin usurbildar gaztetxoaren aldeko ekimen solidarioa burutuko da herrian. Andatza inguruak zeharkatuko dituen proba herrikoia izango da eta “Uxue Trail” izena jarri diote antolatzaileek.  Dagoeneko izen ematea zabalik dago. Phelan-McDermid Sindromea ezagutarazi eta gizartea gaixotasun honekiko sentsibilizatzea da lasterketa honen helburua: “Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa ezagutarazteko antolatu dugu Andatza mendian zehar ibiliko den mendi lasterketa hau. Gure helburu nagusia gaixotasun honen sentsibilizazioa da, baina sindromearen ikerketarako ere ahalik eta laguntza gehiena eman nahiko genuke. Hori dela eta, bai korrika bai dortsal solidarioaren bidez, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Opariak zozketatuko ditugu lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztien artean”. 

Goyo Martin, Uxueren aita: “Gaixotasunak Pheland-McDermid izena du, 22q13 kromosomaren zati bat falta zaio. 40 gene falta zaizkio. Tartean, bada bat, Shank3 izenekoa, sindrome hau determinatzen duena. Gen honek, informazioa jasotzen duten neuronen zati batzuk erregulatzen ditu. Laburbilduz, neuronen arteko loturek ez dute kontakturik egiten. Horrek eragiten die sindrome hau. Sindrome oso arraroa da. Euskadin, Uxue da sindrome hau duen pertsona bakarra”. (Elkarrizketa osoa: noaua_642)

Laguntza emateko bideak

  • Uxue Trail proban izena eman eta lasterketan parte hartzea uztailaren 6an. Bi distantzietako proba, proba motza edo luzea egiteko aukera egongo da.
  • Lasterka parte hartu nahi baina ezin duenak, sindromearen ikerketara bideratuko den diru ekarpena egin dezake.
  • Laguntza guztiak, kronoak.com atariaren bidez.

Ibilbideak

  • Eguna: uztailak 6, larunbata.
  • Abiatzeko hitzordua: 9:00etan, Usurbilgo frontoitik.
  • Bi proba aukeran: 
    – Lasterketa luzea: 20 km eta 1.000 metroko desnibel positiboa.
    – Lasterketa motza: 11,5 km eta 550 metroko desnibel positiboa.

Parte hartzaileak

  • 18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.
  • Lasterketa luzean gehienez 200 parte hartzaile izango dira eta 100 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.

Kategoriak

  • Lasterketa luzea
    – Emakumezko absolutuak.
    – Gizonezko absolutuak.
  • Lasterketa motza
    – Emakumezko absolutuak.
    – Gizonezko absolutuak.

Izen emateak

  • Bi lasterketetan izena emateko kronoak.com webgunean egin behar da.
  • Izen ematea 2019ko ekainaren 3an goizeko 10:00etan hasiko da, eta 2019ko uztailaren 5 arte (22:00) eman ahal izango da izena.

Prezioa

  • Lasterketa luzean parte hartzea 20€ izango da.
  • Lasterketa motzean, aldiz, 15€.
  • Dortsal solidarioa egongo da: 5€.
  • Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) disfrutatu ahal direlarik. Horretaz gain, opari poltsa eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

Seinaleztapena

  • Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin.

Anoaguneak

  • 3 anoagune solido-likido egongo dira lasterketa luzean eta 2 lasterketa motzean, hauetaz gain, azkena helmugan egongo da. Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, barrita energetikoak, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

Sariak

Parte-hartzaile guztien artean opari desberdinak zozketatuko dira sari banaketaren ondoren.

Lasterketa luzea:

  • 1. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 1. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 2. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 2. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 3. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 3. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria

Lasterketa motza:

  • 1. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 1. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 2. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 2. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 3. Emakumezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria
  • 3. Gizonezko absolutoarentzat Garaikurra + bestelako saria

Sailkapenak

  • Sailkatzen diren korrikalari guztien emaitzak kronoak.com webgunean ikusi ahal izango dira.

Dortsalen banaketa

  • Dortsalak Usurbilgo frontoian banatuko dira lasterketa egunean 07:30etatik 08:30etara.
  • Partaide bakoitzak, bere dortsala eta oroigarri poltsa jasotzeko norbere NAN originala erakutsi beharko du eta norberak etorri beharko du bila.

Ingurumena

  • Ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-ontziak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.
  • Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu Uxue Trail antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe.
  • Oinarrizko arau hauek betetzen ez dituen korrikalari oro, probatik kanporatuko du antolakuntzak.

Osasun laguntza

  • Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.

Segurtasuna

  • Segurtasun edo bestelako arrazoietan oinarriturik, antolakuntzak lasterketako ibilbidea aldatu edo ordezko ibilbidetik desbideratu ahal izango du lasterketa. Eguraldi arrazoiak medio, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du antolakuntzak.

Laguntza ezbeharretan

  • Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.