Aitzol Iriondo preso lasartearra Lannemezango espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak

presoak etxeraEtxerat Elkarteak jakinarazi du, Frantziako Gobernuak Aitzol Iriondo preso lasartearra Frantziako Moulins-Yzeure espetxetik Lannemezango espetxera lekualdatu duela. Lasarte-Oriatik 808 kilometrora preso zegoen eta orain 200 bat kilometrora dago.  Hamahiru urteko kartzela zigorra betetzen ari da.  Ibon Fernandez Iradi ere presondegi horretan dago, gaixo. Frantziako Gobernuak gerturatu duen bigarren presoa da; maiatzean Mikel Karrera lekualdatu zuten.

Ekainean Aitzolen hiru lagunek istripua

Aitzol Iriondoren hiru lagunek estatu frantsesean dagoen Moulins-Yzeure-ko espetxera bidean zihoazela kotxe istripua izan zuten. Dispertsio politikak aurten eragin duen seigarren ezbeharra da eta gertaera hori salatzeko, Etxerat Elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Aitzolek Usurbilekin lotura handia

Aitzol lasartearra izan arren, gaztetatik izan du harreman handia Usurbilekin, lagun kuadrila herrikoa baitu.  Institutu garaian, ikaskide usurbildar batzuekin harremana hartu eta lagun kuadrila berean bukatu zuen. Txiribogan lan egindakoa da eta bertatik ere ezaguna da.

Biologia ikasketak egin zituen Leioan eta karrera bukatu eta gutxira, ETA erakundean sartzeko hautua egin zuen. Urte batzuz ezkutuan ibili ostean, 2008ko abenduan atxilotu zuten Frantzia hegoaldean. Paris inguruko espetxeetan egon zen lehenik, eta hainbat epaiketen ostean, Moulins-eko espetxera eraman zuten. Espetxe hau segurtasun altukoa da eta 100 preso baino gutxiago dauden arren, funtzionario kopurua ia hirukoitza da. Espetxe hori Euskal Herritik 800 km-tara  dago, oso gaizki komunikatua eta bertara iristeko aukera bakarra kotxez joatea da.

Aitzolen lagun eta senideak

Aitzol Lannemezango espetxera aldatu aurretik egindako adierazpenak:

“Bertara bisitan goazenontzat bidaia txarragoa den arren, aurretik Parisen ezagututako espetxeen aldean bisitetarako denbora eta baldintza onak dira. Bisita luzeak eta kristalik gabeak izanik, gauza askotarako ematen du eta kartzela sisteman hain zaila den elkarrizketa sakonak eta intimoak luze izateko aukera izaten dugu, baita jolas eta kantuan aritzeko ere tarteka. Bisitetako baldintzak nahiko duinak izan arren, kartzelako egunerokoa nahiko gogorra da segurtasun altuko espetxe hauetan. Iritsi berritan eguneroko gogor hau, bertan zeuden kideekin partekatzeak egoera hau errazago eramaten laguntzen zion. Baina azken urte honetan, Frantziako beste euskal preso politiko askorekin egin moduan, bere bi kideak Mont de Marsans eta Lannemezan-eko espetxeetara gerturatu zituzten.

Orduz geroztik Aitzol bakarrik dago. Frantziako gobernuak, hala eskatu zuten euskal preso gehienak (gizonezkoak, emakumeekin egoera bestelakoa baita) Mont de Marsans eta Lannemezan-eko espetxeetara gerturatu zituzten baina iazko abenduan komunikabideetan salatu zuen moduan, 3 presorekin blokeo egoerak jarraitzen du gaur egun. Tartean dago gure Aitzol. Beraz badira jada hilabete batzuk bakarrik dela espetxe hartan”.

Informazo gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.