Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aldeko ebazpena berretsi du Espainiako Kontu Auzitegiak

Iñaki-AinhoaArg.: Uztarria

Zazpi hilabete beranduago, Espainiako Kontu Auzitegiak Gipuzkoako Aldundiko eta GHK-ko arduradun ohi Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren alde ebatzi du. Espainiako Kontu Auzitegiak ez du aintzakotzat hartu salatzaileek (EAJ-PNV eta PSE), egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko arduradunek EHBilduko ordezkari eta 2011-15 legealdian GHK-ko lehendakari izandako Ainhoa Intxaurrandietaren eta foru ingurumen diputatu Iñaki Errazkinen aurka aurkezturiko helegitea. Auzitegiak bigarrenez eman die arrazoia EHBilduko kideei eta honenbestez, 2013ko azaroan erraustegiko lanak eteteko hartutako erabakia delitua ez zela izan argi utzi du.

40 milioi eurotik gora ordaintzea eskatzen zieten EAJ-PNV eta PSE alderdiak agintean dituen foru gobernuak, Intxaurrandietari eta Errazkini, urte luzez gipuzkoarrek eskatutakoa betetzeagatik; haien aurreko legealdian, EAJ-PNV eta PSE-k sustaturiko Zubietako erraustegiko lanak eteteko 2013ko azaroan enpresa eraikitzaileekin adostutako akordioagatik.

EAJ-PNV eta PSE alderdiek agintean dituen GHK-k epaitegietan salatu zituzten EHBilduko bi ordezkariak. 2018ko apirilean deklaratu zuten Madrilen Intxaurrandietak eta Errazkinek. 2018ko urrian Espainiako Kontu Auzitegiak arrazoia eman zieten EHBilduko ordezkariei. Zubietako erraustegiko lanak geratzea ez zela delitua izan ebatzi zuen Espainiako Kontu Auzitegiak. Zubietan eraiki nahi zen erraustegia gaindimentsionatua zegoela ere aitortzen zuen Madrilgo auzitegiak. Erraustegiaren sustatzaileek bankuekin sinatutako swap-ek eragindako zorrak eteteko aukera izan zutela EAJ-PNV-k eta PSE-k eta ez zutela egin.

Epai hura kaleratu eta gutxira helegitea aurkeztu zuen GHK-k. Baina helegite hura aintzakotzat hartu ez eta epai hura berretsi du orain Espainiako Kontu Auzitegiak. Epaiak dio GHK-k ez duela behar bezala frogatu auziperatuei egotzitakoa. Zuzen baliatu zutela diru publikoa.

Ainhoa Intxaurrandieta pozik

Intxaurrandieta pozik azaldu da Kontu Auzitegiaren erabakiarekin: “Horrek erakusten du legea errespetatuz eta gipuzkoarron ongizatean kontuan hartuta jokatu dugula eta EAJ-PNV eta PSE mendeku gosez aritu direla gure aurka”.

Udazkenean erraustegia martxan

Auzitegietako erabakiek, zoritxarrez, ez dute eten errauste planta eraikitzeko egitasmoa. 2015ean, EAJ-PNVk eta PSEk gobernu akordioa egin eta berehala berrabiarazi zuten proiektua: hala ere, aurrenekoan— EH Bilduk etendakoan— zehaztu baino txikiagoa izango da. 2016an, Urbaser multinazional txinatarra buru duen enpresa talde bati eman zioten azpiegitura eraikitzeko kontratua, eta 32 urtez kudeatuko du.  Laister, amaitzear dituzte lanak. Apirilaren 25etik martxan da azpiegituraren zati bat, tratamendu bio-mekanikorako planta deitzen diotena, eta udazkenerako espero dute %100ean erraustegia lanean egotea osorik.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.