Atzo arratsaldean bi zauritu Aginagan eta Osinalde industriagunean izandako istripu banatan

Istripua

Atzo arratsaldean (ekainak 12) bi istripu gertatu ziren Usurbilen, bata Aginagan eta bestea Osinalde industriagunean. Bietan zaurituak egon ziren eta Donostia ospitalera eraman zituzten.

Aginagako istripua

Larrialdi zerbitzuek adierazi zutenez, 13:50ak inguruan Aginagan traktore  eta auto baten arteko istripua gertatu zen. Informazio iturrien arabera, autoa gidatzen zuen 46 urteko emakume bat izan zen zauritua. Emakumea bi alabekin zihoan autoan eta istripuaren eraginez, autoaren barruan harrapatuta geratu ziren. Suhiltzaileek lagunduta atera ziren eta ondoren zauritua Donostia ospitalera eraman zuten.

Istripua2

Osinaldeko istripua

Osinalde industriagunean berriz, beste istripua gertatu zen, auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen eta zauritua Donostia ospitalera eraman zuten.

Istripua1

Istripu gehiago

Bi ezbehar hauek ez dira herrian gertatzen diren lehen istripuak. Bereziki N-634 errepidean urtea hasi zenetik zenbait istripu gertatu dira. Esaterako ekainaren 4an Luzuriaga lantegiaren parean, istripu bat geratu zen, kamioi batek auto bat jo zuen. Maiatzaren 31n ere Luzuriaga parean beste istripu bat gertatu zen.

Maiatzak31istripuaMaiatzaren 31ko istripua, N-634 errepidean, Luzuriaga parean (Arg.: Xingola)

One response to “Atzo arratsaldean bi zauritu Aginagan eta Osinalde industriagunean izandako istripu banatan

  1. Pingback-a: Atzo arratsaldean Txokoaldeko sarbidean bi autok elkar jo zuten, aste honetako hirugarren istripua | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.