Igandean Maskarada Eguna ospatuko da Usurbilen

Maskarada1

Asteburu honetan (ekainak 15-16) kantu eta dantza festa izango da herrian. Larunbatean Zuberoan, Maule eta Urdiñarbe aldean ospatuko den Euskal Herria Kantuz egunean Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak egunpasa antolatu du. Bertan, Euskal Herri osoko kantuzaleak bilduko dituen jaialdia ospatuko da. Eta igandean Maskarada Eguna ospatuko da Usurbilen. Maskarada urtero Zuberoan egiten den ekitaldia da, udaberriari ongietorria emanez. Urtarrilaren lehen igandetik apirila bukaera bitartean izaten da. Bertako herriek txandaka antolatzen dute. Aurten Urdiñarbe herriak antolatu du. Maskaradaren azken emanaldia Usurbilen egingo da.

Ekainak 15, larunbata

Euskal Herria Kantuz Eguna

Euskal Herria Kantuz Egunera joateko Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak autobus zerbitzua antolatu du Usurbildik.  Antolatzaileek jakinarazi dute egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jari behar duela. Goizean, Maulen, kantujira ospatuko dute. Ondoren, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben.

  •  08:30 Oiardo Kiroldegi aurretik autobusa hartuko da.
  • 11:00 kantuzaleei ongi etorria Maule zaharrean (gaztelu azpian).
  • 11:30 kantujira Mauleko karriketan.
  • 13:30 kantujira amaiera Mauleko plazan.
  • 14:30 herri bazkaria Urdiñarben, herriko pilotalekuan.
  • 16:30 kantu eta dantza saioa eta azken agurra Urdiñarben.

Ekainak 16, igandea

Bi zatitan banatuko da jaialdia:

  • Goizean harrera egingo zaie udaletxean, kalejira eta bidea ixteko baliatuko dituzten barrikadak izango dira. Hiru geldiune eginez dantzariak, txorrotxak, kopla kantari bezala ariko dira.
  • Arratsaldean, antzezpena izango da herriko bitxikeriak txertatuz, bi ordu inguruko saioa. Emanaldiak umorea, kritika, satira… tartekatzen ditu. Arte diziplina ezberdinak: musika, dantza, antzerkia, kantua,…:  “Istorioak barruan sentiarazten du publikoa. Antzezleen eta publikoaren harremana oso hurbilekoa da. Publikoa edozein unetan atera daiteke dantzara. Pertsonaia ezberdinek parte hartuko dute maskaradan. Tartean, adi, Pitxu, gordeta ibiltzen den pertsonaia”.

Egunean zehar kantu-jiran irtengo dira Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak. Goizean zehar ospatuko den kalejiran, ibilbide osoan Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek eta herriko txorrotxek ere bertsoak abestuko dituzte. Urte luzez xiberotarrek eta usurbildarrek izandako hartuemanaren emaitza izango da jaialdia.

  • 11:30 Potxoenetik udalera dantzariekin abiatu.
  • 11:45 Harrera Udalaren aurrean.
  • 12:00 Aurresku herrikoia (nahi duenak dantza egin dezake).
  • 12:30 Gazteen harrera Askatasuna plazan.
  • 13:00 Artzabal zahar etxean harrera.
  • 13:30 Mikel Laboa plazan azken barrikada.
  • Ibilbide osoan Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek eta herriko txorrotxek ere bertsoak abestuko dituzte.
  • 14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan. Txartel kopuru  mugatua Bordatxon salgai.
  • 16:30 Ekitaldi nagusia pilotalekuan.

Erakusketa

  • Maskarada zer den jakiteko, Iñaki Agirresarobe herritarrak argazki erakusketa antolatu du Artzabal tabernan: “12 argazki jarri ditut eta testu txiki bat kokatzeko. Zein den pertsonaia bakoitza, zer funtzio duen…”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.