Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkate berria izango da

2019-23 legealdia1Ezkerretik hasita eta goitik behera: Carlos Perez, Patxi Suarez, Josune Urkola, Luken Arkarazo, Itziar Basterrika, Aroa Etxeburua, Oxkar Santamaria, Andoni Atxega, Mirari Azurmendi, Lur Etxeberria, Agurtzane Solaberrieta, Beñat Larrañaga eta Joxe Mari Iribar. (Arg.: Noaua!)

Pasa den larunbatean maiatzaren 26ko udal hauteskundeetatik sortutako udalbatza berria osatu zen, hutatuak izan ziren ordezkariek euren karguak hartu zituzten. Eta horrela, datozen lau urtetarako Usurbilgo alkatea berria Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da. Xabier Arregiren (azken lau urteetako alkatea) eskutik jaso zuen aginte zumea. EH Bilduk gehiengo osoa lortu duenez, Agurtzane Solaberrieta Mesa lehen bozketan izendatu zuten alkate. EAJ-PNVko ordezkariek euren hautagaiaren alde egin zuten eta PSE-EEko ordezkariak zuri bozkatu zuen.

13 udal ordezkari eta 3 alderdi

Arg.: Noaua!

Guztira, 2019-23 legealdirako udal ordezkariak 13 izango dira, alkatea eta 12 zinegotzi. Eta hiru alderdi egongo dira ordezkatuta:

  • EHBildu (8): Agurtzane Solaberrieta Mesa (alkate berria), Beñat Larrañaga Urdanpilleta, Lur Etxeberria Gurrutxaga, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxeburua Ugartemendia, Luken Arkarazo Silva, Oxkar Santamaria Pikabea eta Itziar Basterrika Unanue.
  • EAJ-PNV (4): Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Carlos Perez Frisoli eta Andoni Atxega San Sebastian.
  • PSE (1): Patxi Suarez Perez.

Aginte zumea

Agurtzane Solaberrietak aginte zumea alkatetza utzi berri duen Xabier Arregiren eskutik jaso zuen: “Agurtzane, hemen dut eskuetan Usurbilgo aginte zumea. Zuri ematea ohore handia eta atsegin handia da niretzat. Ondo ezagutzen zaitut eta badakit zume honek adierazten dituen baloreak bat datozela zure izateko eta agintea ulertzeko daukazun moduarekin. Aginte zume hau xumea da; malgua baina ez hauskorra; borobila eta ez goitik beherakoa. Hementxe dauzkat berdintasunaren eta feminismoaren baloreak. Eta orain Usurbilgo bigarren emakume alkatearen eskuetara doaz. Horrek gogobete egiten nau. Ziur nago Agurtzane, osatuko duzuen udal gobernuak eta udal osoak ekarri handia egingo diozuela herri honi eta ziur naiz herria zuen ondoan izango dela, aurrera egiteko beti prest. Gure alkate Agurtzane, tori Usurbilgo aginte zumea”.

Alkate berria

Agurtzane Solaberrieta: “Bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet berriro ere EH Bildurengan konfiantza jarri duzuen herritarroi. Eta eskerrak eman nahi dizkiet ere, nola ez, udal hauteskunde hauetan beste hautu politikoen alde egin duten herritarrei. Behin baino gehiagotan esan dudan bezala, niretzat ohore bat da Xabier Arregiren eskutik lekukoa hartzea. Eskerrik asko zuri, Usurbilen eta usurbildarren alde zure onena eman duzulako. Siglak alde batera utzi eta pertsonen arteko tratua zaintzen eta beti herri interesei begira aritu zarelako, fin-fin eta nekaezin. Gure aginte ikurra zumezko uztaia da. Nire ustez, zumezko uztai honek erakusten du aginteak nolakoa izan behar duen: apala eta malgua baina, aldi berean, sendoa eta tinkoa. Zumea bezala. Ezaugarri horiek gure izateko eta jarduteko moduekin bat datozela esango nuke. Gu bokazio horrekin gatoz lanera. Apaltasunez, malgutasunez, baina aldi berean sendotasunez”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.