Santixabel jaietan egingo diren zenbait herri bazkariren txartelak salgai jarri dira

 

Txartelak

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra Usurbilgo Santixabel jaiak ospatuko dira. Egitarau zabala prestatu du Santixabeletako Jai Batzordeak, laister jaietako egitaraua etxean jasoko dugu. Bitartean, aurreko urteetan egin den moduan, jaietan egingo diren zenbait herri bazkariren txartelak dagoeneko salmentan jarri dira.

Ekainaren 28an Gazte bazkaria

Gazte bazkaria ekainaren 28an (ostirala) egingo da, txosnetan 14:30ean. Txartelak aurrez daude  salgai Aitzaga tabernan 12 eurotan, ekainaren 24ra (astelehena) arte. Antolatzaileek txartelak egunean bertan ezingo direla erosi jakinarazi dute: “Gazte eguna ostiralean izango da, eta horrekin batera gazte bazkaria! Tiketak Aitzagan salgai egongo dira eta azken eguna ekainak 24 izango da. Egunean bertan ezingo da erosi, orduan ez ahaztu Aitzaga gerturatzeaz!”

Ekainaren 29an Zikiro-jana

Euskal presoen eta errefuxiatuen eskubideen aldeko zikiro-jana ekainaren 29an (larunbata) egingo da, Askatasuna plazan. Antolatzaileek jakinarazi dute txartelak dagoeneko agortuak daudela. Dena den norbaitek txartela itzuli nahiko balu antolatzaileekin jarri behar du harremanetan ekainaren 28a (ostirala) baino lehen. Txartela dutenek gogoratu zikiro-janaren ordua 14:00ak izango dela, Kuxkuxtu txarangakoekin herrian barrena ospatuko den euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jiraren ostean.

Ekainaren 30ean jubilatuen bazkaria

Santixabeletako jubilatuen bazkaria ekainaren 30ean (igandea) ospatuko da. Atxega jatetxean egingo da, 14:00etan hasita. Dagoeneko txartelak aurrez eskuratu daitezke, asteazken honetan (ekainak 19) goizeko 10:00etatik aurrera Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta herriko hiru jubilatu elkarteen egoitzetan (Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate). Txartelak ekainaren 21era (ostirala) arte izango dituzte salgai.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.