Ekainaren 22an G7 EZ plataformak antolatuta “Gipuzkoarrok G7ari EZ!” manifestazioa Donostian

G7EZ-E22

Abuztuaren 24, 25 eta 26an G7aren kunbrea ospatuko da Biarritzen, Lapurdin. Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japonia dira G7a osatzen duten herrialdeak, mendebaldeko blokeko herrialderik boteretsuenak, alegia. Honen aurrean, G7 EZ plataformak hainbat ekimen egingo dituela iragarri du, horietako bat ekainaren 22an (larunbata). Bilbon eta Gazteizen kalejirak egingo dituzte goizean zehar eta arratsaldean Donostian manifestazioa.

G7 EZ plataforma

“G7 ez! plataformatik beste mundu bat posible dela pentsatzen duten pertsona guztiei goi bilkura honen kontra mobilizatzeko deia luzatzen diegu. Plataforma hau, hain justu, G7ak inplementatzen dituen politiken kontra gauden eragile sozial, sindikal eta politiko ezberdinek osatzen dugu.

Aurten, Frantziak lehendakaritza hartzen duenez, esan bezala, Biarritzen izango da goi bilkura. Argitara eman dute desberdintasunak, ingurumenaren egoera edota Afrikar kontinenteko errealitatea izango direla, besteak beste, agendan egongo diren gaiak. Argi dago honen atzean dagoen helburua ez dela langileon eta beraz, gehiengo sozialaren bizi baldintzak hobetzea; kontrara, helburua egoera hauetatik ahalik eta etekin ekonomiko gehien ateratzeko pausuak definitzea izango da. Gutxi batzuen aberastasunaren oinarria munduko beste herrialde batzuen espoliazioan, ingurumenaren suntsiketan edota milioika eta milioika langileon esplotazioan dago oinarritua.

Nazioarteko kapitalaren eta korporazio handien botere olagarro baten modukoa da; bizitzako esparru guztiak erasotzen dituzte euren tentakuluekin. Gure enpleguak prekarizatzen dituzte, negozioa egiten dute gure hezkuntza eta osasunarekin, gure pentsioak pribatizatzen dituzte, ingurumena suntsitzen dute edota herri bezala izan beharko genukeen burujabetza erasotzen dute. G7ko erabakiek eragin zuzena du gure eguneroko bizitzan, izan ere, nazioarteko esferan hartzen diren erabaki politiko eta ekonomiko guztiek gerora Euskal Herrian batzuk inplementatzen saiatzen diren politika eta dinamikak norabidetzen dituzte. Horregatik guztiagatik, erantzun bateratuak eman behar ditugu, erresistentzia eta alternatiba anitzak barnebilduz.

G7, Euskal Herriko, eta oro har munduko, gehiengo sozialaren kontrako erasoa izateaz gain, aukera bat izan daiteke. Aukera bat izan daiteke azken urteetan mugimendu sozial, sindikal eta politikoek aurrera eraman dituzten borrokak komunean jartzeko; aukera bat izan daiteke konplizitate, erresistentzia eta alternatiba konpartituak eraikitzeko; aukera bat izan daiteke, finean, bestelako eszenatoki posible batzuk marrazten hasteko.G7ez! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen!

Mobilizazioen egitaraua

Ekainak 22, larunbata
  • 12:30 Kaljira-manifestazioa Bilbon, Frantziako Kontsulatutik (Iparragirre kalea)
  • 13:00 kalejira Gasteizen, Burrulleriasetik Judimendira.
  • 17:00 manifestazioa Donostian, Easo plazantik
Uztailak 13, larunbata
  • 17:00 manifestazioa Miarritzen, Loreen hipodromoan.
Abuztuaren 19tik 24ra
  • Alternatiben herrixka eta gailurra (Urruña, Hendaia, Irun).
Abuztuak 24, larunbata
  • Manifestazioa Irun-Hendaia.
Abuztuaren 25, igandea
  • Eguerditan beraien zonalde gorri eta urdinaz haraindi “ortzadar” zonaldearen osatzea elkarretaratzeen bidez Angelu, Baiona edo Miarritzeko 7 gunetan, manifestaziodebekuaren kontra.

Alternatiben gailurra

Alternatiben gailurrean hainbat ekimen antolatuko dira: “Konferentziak, eztabaidak, erresistentzien eraikuntzak iraganen dira, Euskal Herriko eta beste tokietako mugimendu, elkarte eta sindikatu anitzen iniziatibez. Urtean zehar izandako borroken bateratze une garrantzitsua izango da bai eta heldu diren mobilizazioen eraikitzeko aukera ere”. Eztabaidak 7 blokeren inguruan antolatuko dira:

  1. Beste mundu baten alde, kapitalismotik eta multinazionalen diktaduratik atera.
  2. Planetaren suntsitzearen aurka, lurra zaindu, bizita bermatu.
  3. Mundu feminista baten alde, patriarkatuarekin amaitu.
  4. Herrien aniztasuna eta askatasuna bermatu; mundu dekolonial eta diskriminaziorik gabeko baten alde.
  5. Demokrazia sozialaren alde eta, denentzat, eskubide berdinak bermatzeko, autoritarismoarekin amaitu.
  6. Herrien arteko elkartasunean oinarritutako mundu justu baten alde, gerla eta inperialismoarekin amaitu.
  7. Inor ez da ilegala, mugak hautsi gizakientza.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.