Ekainaren 27an pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Pentsio duinakArg.: Noaua!

Ekainaren 27an (osteguna) Usurbilgo Gure Pakea elkarteak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak antolatuta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan, 19:00etan. Elkarretaratze hauek hilabetero egiten dituzte. Herritarrak bizitza duin baten aldeko borrokara batzeko deia egin dute deitzaileek.

Usurbilgo jubilatuak, Euskal Herri osoan egiten ari diren moduan, eurengatik eta atzetik datozenengatik, guztiontzako etorkizun hobe baten alde ari dira lanean. Duintasunez bizitzea dute aldarrikapen nagusia eta gaur egun mobilizazio fase betean dira herri askotan.

Euskadi eta Nafarroako Pentsionisten Plataformak

Pentsio publikoentzat udazken erabakigarria: errealitateen ordua da, ez promesena

“17 hilabete etengabe daramatzagu, EAEko eta Nafarroako ehunen bat herrietan asteroko kontzentrazioekin batera, herrialdeko eta eskualdeko manifestazioak eta beste ekimenak egiten. Promesak gauzatzeko ordua da honez gero.

Hauteskunde kanpainak bukatu dira eta PP-ren, Cs-en eta Vox-en porrotaren ondoren, Kongresu berrian, alderdi aurrerakoiek gehiengoa dute. Hauek denak, borondatea badute gure eskakizunak onartu ditzakete. Botoa eman dieten herri sektoreen aurrean erantzukizuna badute, bereziki pentsiodunen talde zabal batekin, pentsio baxu eta erdi mailakoekin. Egoera honek, gure eskakizunei erantzuna ematea eskatzen du.

Behin eta berriro berresten dugu, orain arte eskatu dugun eskariak justuak eta bidegarriak direla.

Pentsiodunen mugimendua giltza da. Indar politiko aurrerakoiek gure eskubideak onartu ditzaten, nahikoa presionatu lezakeen mugimendu bakarra, pentsiodunena da. Orain arte lortu dena horri esker izan da. Baina asko geratzen da egiteko, batez ere EAEn eta Nafarroan, 825 eurora iristen ez diren 225.000 pertsona daudenean, eta hauen zati handi bat 650 euro baino gutxiagorekin daudenean. Egoera hau Estatu osoan, beste 3.000.000 kasutan errepikatzen da.

Gure mugimendua anitza da eta hedapena akordioaren bidez indartu behar da. Ezin dugu onartu bankuak eta funts pribatuak izatea erabakitzaileak. Pentsiodun euskaldunok erabakitzeko eskubidea dugu pentsioen ereduaz eta pentsio publikoei buruz.

Pentsioei buruz eta adineko pertsonen zaintzari dagokion beste zerbitzuei buruz ere, konpromisoak eskatuko ditugu, eta udaletxeko, Foru Aldundietako eta Autonomia Erakundeetako eta Gobernu Zentraleko gobernu berriei eskaerak egiten jarraituko dugu.

Gainera iragarri nahi dugu, irailetik aurrera gure ekimenak eta mobilizazioak biderkatuko ditugula beste talde eta sektore sozialekin, langile aktiboekin eta langabeekin, emakumeekin, gazteekin, ikasleekin eta herri sektoreekin koordinatuta. Erantzun zabala, zeharkakoa eta anitza emanez, pentsio duinak eta gero eta ezinbestekoagoa den jendartearen gehiengoari eragiten dien eskubide sozialak lortzeko”.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.