Ekainaren 25ean 2019-23 legealdiko lehen osoko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan

usurbilgoudala

Maiatzaren 26ko hauteskundeen osteko 2019-23 legealdia martxan da Usurbilgo Udalean eta dagoeneko, lehen osoko bilkura deia egin da ekainaren 25rako (asteartea). Bederatzi puntuz osatutako gai zerrenda aztertuko dute astearten: Udalbatzarraren ohiko eguna aldatzea, zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsariak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena, Alkateordeen izendapena, Alkatearen hainbat eskumenen eskuordetzea…. Osoko ohiko bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan egingo da, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke eta amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.

Gai zerrenda

  1. Eraketa bilkurako aktaren onespena.
  2. Udal Arautegi Organikoaren aldaketa (Udalbatzarraren ohiko eguna aldatzea).
  3. Batzorde informatzaileen kopurua, izena eta osaketa.
  4. Zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsaria.
  5. Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan.
  6. Alkatearen dekretuen berri ematea:
    6.1.- 2019/569 dekretua: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
    6.2.- 2019/570 dekretua: Alkateordeen izendapena.
    6.3.- 2019/575 dekretua: Alkatearen hainbat eskumenen eskuordetzea.
  7. Udal talde politikoen eraketaren berri ematea.
  8. 2019/464 dekretua berrestea.
  9. 2019/474 dekretua berrestea.
  10. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.